Irratsaioak
MANTANGORRITU FESTA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 25 Mai 22 0
Berriako “Mantangorri” -ren 1000. zenbakia ospatzeko maitzaren 28an MAntangorritu Festa egingo dute Chillidalekun. Informazio guztia Ane Insausti ‘Mantangorri’-ko koordinatzaileak eta Irati Azkue BERRIAren kale sustapenerako arduradunak azaldu digute.
BETZAIDA URTAZA
Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 24 Mai 22 0
Hilabetean behin Beitzaida Urtazaren bisita izaten dugu eta gaurkoan Amesgile Argitaletxea -ren inguruko solasaldia egin dugu. Honekin batera, hurrengo ekitaldien berri eman digu ere.
IDOIA APAOLAZA
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 24 Mai 22 0
Ekimena psikopedagogiako Idoia Apaolazarekin izan gara. Ikasketetan, aukeraketa garaia da. DBH, batxirlego, lan heziketa eta gero zeintzuk diren aukerak Idoiaren eskutik ezagutu ditugu.
IRAGARKI LABURRAK
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 24 Mai 22 0
Iragarkilaburrak.eus -eko Leire Zumetarekin izan gara. Goierriko eta Euskal Herriko hainbat iragarkia aurkeztu dizkigu eta ez hori bakarrik, Blogean argitaratutako hainbat artikulu azaldu dizkigu ere.
CARZA GIPUZKOA AZOKA HANDIA
Goizerokoa, Irratsaioak 23 Mai 22 0
Zure autoa aldatzeko unea iritsi da? Auto berri bat erostea pentsatzen ari zara eta zalantzak dituzu?
Ez galdu Carza Gipuzkoako profesionalek maiatzaren 26, 27 eta 28an egingo duten stock azoka handia;
12.000 €-rainoko deskontuak, ibilgailu berriak, erdiberriak eta 0 kilometrokoak ere aurkituko dituzu.
Xehetasun gehiago eman dizkigute Carza Gipuzkoako Santiago Cornejo eta Javier Pelaezek.
MINBIZIAREN AURKA GIPUZKOAKO ELKARTEA
Goizerokoa, Irratsaioak 23 Mai 22 0
Minbiziaren Aurka Gipuzkoa elkarteko Urola Garaia-Goierriko Batzarrak minbiziaren aurkako hamabostaldia antolatu du.
Kanpaina honen bitartez, elkarteak Urola Garaia-Goierrin pertsona gehiagorengana iritsi nahi du, arreta berritu eta zerbitzu gehiago eskaintzeko; hamabostaldiko jarduerak jarri ditu abian: hitzaldiak,
ekitaldiak eta online tailerrak.
Guzti honen inguruan hitz egin dugu hamabostaldiko koordinatzailea den Laura Mongelos-ekin.
ADINBERRI – HARIAK PROGRAMA
Goizerokoa, Irratsaioak 23 Mai 22 0
Bakardadeak gero eta garrantzi handiagoa hartu du azken urteotan, eta gizarte gisa aurre egin beharreko erronka nagusietako batean bilakatu da; horregatik eta Aldundiarekin elkarlanean, Adinberri Fundazioak 2020ko otsailean ekin zion “Hariak” bakardadeei aurre giteko Gipuzkoako estrategiari.
Pertsonen bizi-kalitatea hobetzea eta gure gizartean gero eta ohikoagoa den fenomeno bati heltzea du helburu programa honek eta bihar maiatzak 24, 16: 30etik aurrera, lehen aldiz aurkeztuko da Legazpian.
Entzun hemen Adinberriko Rakel San Sebastián zuzendari nagusiarekin egin dugun solasaldia.
ANDONI CALVO
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 20 Mai 22 0
Andoni Calvo Eurovision Jaialdian izan da, Turinen, bertan bizitakoa kontatu digu eta Eurovision Jaialdiaren booten inguruko polemikaz hitz egin digu.
Euskara Aurrera Manifestazioa
Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 20 Mai 22 0
“Euskara aurrera” Manifestazioa egingo da maiatzaren 21ean Donostian eta gurekin izan dugu Maialen Arteaga Gazte Euskaltzaleen Sareko kidea.