JOXE LANDA

2022-08-01

 

Beroa nabarmenduko da gaur oskarbia nagusi dela. Laino  maskal batzuk balantzaka sumatuko diren arren eguzkia bistan egongo da beroa xaxatuaz. Uda giro bikaina ipar partean baina beroegi hegoaldean bazterrak kiskaltzeko zorian direla. Beraz, beroa izango da protagonista egun batzuetan tenperatura goraka dela batez ere hegoaldean, gehiegizko mailan mantenduko delarik. Hurrengo egunetan pixka bat areagotuko da lurralde guztian baina nabarmenago hegoaldean.

IRRATSAIOAK






Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika