Eguraldia

2022-12-19 EGURALDIA JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 19 Abe 22 0

Atzoko tankerari eutsiko dio gehienean baina iluntze aldean hodeak goibeldu eta euri zipriztinak barreiatuko ditu gauean zehar euritara joko duelarik. Egunean zehar giro ona dotorezia eta tenperatura  irabazian direla baina hego haize epel hori apur bat mugituko da leku aproposetan, giroa zertxobait mikaztuaz. Gaur izotzik gabe epeltsuna erabat nabarmenduko da eta hego haizearen jipoitxo hori ere ez da moleztatzeko adina izango leku gehienetan. Giro goxoena kostaldean hego haizearen eragin berezi horri esker.

2022-12-16 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 16 Abe 22 0

Kaskarkeri petralari eutsiko dio gaur batez ere goiz partean. Euri giroa eta haize zitala iparretik mantenduko da goiz partean eta arratsaldean atertze aldera baina petralkeriari eutsiko dio negu giroa nabarmenduaz. Egun guztian iraungo du petralkeri zital horrek. Zeharo txarra egun guztian elementuak modu txarrean direla, prezipitazioek ipar partea gaztigatuko dutelarik, negu giroa nabarmenduaz .

2022/12/14 EGURALDIA JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 14 Abe 22 0

Haizea hegotik geldi samar dela tenperatura irabazian eta beste elementuak atzoko tankeran. Zeru sabaia garbiago dela giroaren dotorezia eta goxotasuna irabazian. Gaur ere bikain portatuko da eguraldia.

2022/12/13 EGURALDIA JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 13 Abe 22 0

Gaur gehiago nabarmenduko da eguraldiaren hobekuntza hego haize suabeak giroa dezente epelduko duelarik. Lainoak saretuaz ateria seguru eta dotorezia eta tenperatura irabazian direla, bikain portatuko da egun batzuetan goxotasuna ere asko nabarmenduaz. Hego haize suabearen ukituarekin kostaldean nabarmenduko da gehien epeltasun goxo hori. Beraz, egun batzuetan eguraldiari txalo jotzeko moduan.  

2022/12/12 EGURALDIA JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 12 Abe 22 0

Atzoko tankera mantenduko du baina hego haizea mugitu eta hodeiak trinkotuaz, euri bolada eguerdi aldean dezente botaz. Arratsaldean atertze aldera egingo du tenperatura zertxobait igoaz, aldez aurretik ikusten zenaz apur bat aldatuaz eguraldiaren tankera. Kaskar antzean oraindik bazterrak busti eta gutxi epelduko duelarik. Petralkeri amorragarri hau bukatutzat sumatuko da tenperatura goraka joango delarik. Hego haizeak asko goxatuko du giroa.

2022/11/22 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 22 Aza 22 0

Atzoko tankerari bete-betean eutsiko dio euria galanki botaz baina gaur tenperatura jaitsiaz gehiago mikaztuko da giroa elementuak modu txarragoan direla. Euri jasak berdintsu baina beste elementuak okerrago ipar mendebaldeko haizea zakar samar dabilela. Petralkeria pixka bat areagotuaz txarkeri makurra sumatuko zaio eguraldiari jipoi makurra suposatuko duelarik eraso honek. Ea hurrengo egunetan zertxobait hobetze aldera egiten duen.

2022/11/15 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 15 Aza 22 0

Atzoko tankera mantenduko du euri giro petralarekin. Kaskar eta amorragarri elementuak modu txarrean direla. Ipar mendebaldeko haizea zakar samar ibiliko da. Lainotzarrak arrastaka eta goi geruzetako hodeiak trinkotuaz, euri zaparrada galantak barreiatuko dira. Gaur arratsaldean botako du euri gehien eta tenperatura zertxobait beherago dela, kaskarkeri makurra izango dugu. Biharkoa izango da aste honetan euririk gabeko eguna baina goibel eta petral. Gero berriz ere okertu.

JOXE LANDA

Albisteak, Eguraldia, Irratsaioak 14 Aza 22 0

Asko aldatuko da gaur eguraldiaren martxa kaskarkeria nagusituaz. Hori izango da protagonista astean zehar garaiari dagokiona gehiago nabarmenduaz. Eguraldiaren elementuak modu txarragoan mantenduko direlarik udazken tankeraren alde txarra erakutsiko du. Haizea zakar antzean mendebaldetik mantenduaz eta eguratsa zikin lainotzarrak arrastaka direla. Tenperatura dezente beherago dela giro bustia eta petrala aste guztian.

2022/11/11 EGURALDIA JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 11 Aza 22 0

Atzoko tankerari bete-betean eutsiko dio pausotxoa hobetze aldera emanaz, haizea suabea hegotik dela. Zeru sabaia erabat garbi eta eguratsa garden direla udazkenaren opari berezia bikain nabarmenduko da, dotorezia eta giroaren goxotasuna maila berezian direla. Ipar mendebaldean borraska handia geldi eta antizikloi galanta Europa aldean tinko. Egunsentiko freskura izango da gaurko akatsik handiena baina gutxi iraungo du eta dotore eta goxo egongo da egunean zehar.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika