Eguraldia

2023-01-24 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 24 Urt 23 0

 Atzoko tankerari eutsiko dio gaur ere tenperatura zertxobait beherago dela. Prezipitazio aldetik barreiatuko duen lardaskeria elurretan izango da ia lurralde guztian bazterrak apur bat zurituko dituelarik. Ez da asko izango botako duena baina bazterrak ia kostalderaino zuritzeko adina bai, negu giro petrala nabarmenduaz. Astean zehar mardulago botatzeko joeran, negu giroari eutsiko dio, giroaren mikatz puntua areagotuaz ipar haize perala mugituta.

2023/01/23 EGURALDIA-JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 23 Urt 23 0

Gaur petralkeria areagotuko da. Ipar haize hotzak mugituaz, kaskarkeria areagotuko du. Tenperatura beheraka eta lainoak trinkoago. Euri zipriztinak edo elur lapats pixka batek busti antza mantenduko dute giroari kaskarkeria areagotuaz. Tankera hau kostaldean nabarmenduko da gehien eta mendi aldeetan elurretan izango da lardaskeri hau. Beraz, dezente areagotuko zaio kaskarkeria eguraldiari negu giroa gehiago nabarmenduaz.

2023-01-19 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 19 Urt 23 0

Haizea hego sartaldetik mugituko da dezente eta tenperatura apur bat igo arren makur mantenduko da mikatz puntua, giroak galanki botatzen jarraituko duelarik. Elurraren kota apur bat igo baina txar mailari eutsjaz makur portatuko da gaur ere lurraldearen ipar partea gaztigatuaz. Hurrengo egunetan prezipitazioak arindu baina elurraren maila beheraka dela negu giroari eutsiko dio. Tenperatura beheraka.

 

2022-01-18 EURALDIA /JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 18 Urt 23 0

Gaur ere tankera berdintsua mantenduko du baina tenperaturak jauzi handia egingo du beherantz negu giroaren petralkeria areagotuaz,  galanki nabarmenduko delarik. Elur lapatsaren maila ia kostalderaino jaitsiko da goialdeak txuri direla. Badirudi negu giroa egiten ere asmatuko duela. Egun hauetakoa jipoi makurra izango da tximistak eta trumoiak ere parte hartuko dutelarik. Prezipitazioak ipar partean gehiago eta tenperatura barnealdeetan beherago.

2023-01-17 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 17 Urt 23 0

Gaur ere giro makurra izango dugu. Euri asko egingo du eta tenperaturak beherantzko joera hartuko dute

2023-01-16 EGURALDIA JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 16 Urt 23 0

Prezipitazioak mardul egun guztian mendi aldeetan txingorra edo elurra izango direlarik. Beraz, negu giro makurra prezipitazioek kostaldea gaztigatuaz. Tenperatura barnealdeetan beherago

2022-01-10 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 10 Urt 23 0

Aldaketa nabarmena gaur derrepente batean oso ona egingo duelarik. Haize geldia hegotik jarriaz tenperatura goraka eta zeru sabaia garbi eta eguratsa garden direla, dotoreziak eta giroaren goxotasunak asko irabaziko dute. Eguzkiaren bisitak giroa alaituko du, goizeko ihintzak eta eguratsaren hezetasuna xurgatuaz.

2023-01-09 EGURALDIA JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 09 Urt 23 0

Aurreko egunetako euri jasak bete-betean jarraituko du egun guztian ia atertu gabe galanki botaz. Mendebaldeko haizearekin giro petrala izango dugu mendi puntak elurrez pixka bat zurituaz, agian negu tankera areagotuaz .

2022-12-21 EGURALDIA/BIXI BIXI

Eguraldia, Irratsaioak 21 Abe 22 0

Haizea hegotik geldi samar dela tenperatura irabazian eta beste elementuak ere atzoko tankeran. Zeru sabaia garbiago dela dotorezia eta goxotasuna irabazian. Gaur ere bikain portatuko da eguraldia.

2022-12-20 EGURALDIA JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 20 Abe 22 0

Gaur gehiago nabarmenduko da eguraldiaren on maila, euri mehatxurik gabe elementuak modu hobean mantenduko direlarik. Oskarbia nagusi zeru sabaian eta hego haize suabe epela protagonista dela eta aurreko egunetako akats txiki horiek ere desagerturik bikain portatuko da garaiari dagokioneren alde ona erakutsiaz. Giro goxo eta atsegina kostaldean gehien nabarmenduaz.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika