Segura Irratia
"Goierri zugandik gertu"
2022-12-21 EGURALDIA/BIXI BIXI
Eguraldia, Irratsaioak 21 Abe 22 0
Haizea hegotik geldi samar dela tenperatura irabazian eta beste elementuak ere atzoko tankeran. Zeru sabaia garbiago dela dotorezia eta goxotasuna irabazian. Gaur ere bikain portatuko da eguraldia.
EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA/IDOIA APAOLAZA
Goizerokoa, Irratsaioak 20 Abe 22 0
EKIMENA PSIKOPEDAGOGIAKO Idoia Apaolazak hezkuntza afektiboaren inguruko gakoak eman dizkigu.
GOITUR NIKO OSINALDE
Goizerokoa, Irratsaioak 20 Abe 22 0
GOITUReko Niko Osinaldek 2022. urteko errepasoa egin digu, eta 2023. urtera begira izango diren ekintzen berri eman digu.
TOBERA MUSIKA ESKOLA
Goizerokoa, Irratsaioak 20 Abe 22 0
Eguberrietan gure inguru hurbilean abestu izan diren, baina gaur egun ohikoak ez diren gabon-kantak ezagutu, gorde eta hedatzeko ekimena abiatu du Mutiloako, Segurako, Zegamako eta Zeraingo TOBERA Musika- eta Dantza-eskolak. Etxean, familian, auzoan, aiton-amonei entzunda… abestu izan diren eguberri-abestiak grabatu eta bidaltzeko deialdia egin die herritarrei. Abesti horiek berezkoa duten Gabon giro eta kutsuan jaso eta hurrengo urtean ezagutaraztea da asmoa, abesti horiek betiko gal ez daitezen.
2022-12-20 EGURALDIA JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 20 Abe 22 0
Gaur gehiago nabarmenduko da eguraldiaren on maila, euri mehatxurik gabe elementuak modu hobean mantenduko direlarik. Oskarbia nagusi zeru sabaian eta hego haize suabe epela protagonista dela eta aurreko egunetako akats txiki horiek ere desagerturik bikain portatuko da garaiari dagokioneren alde ona erakutsiaz. Giro goxo eta atsegina kostaldean gehien nabarmenduaz.
MARISA BARRENA
Goizerokoa, Irratsaioak 19 Abe 22 0
Marisa Barrena wikilariak, hainbat emakume bistarazi dizkigu: Marguerite Brunet Baionarra, Esther Ferrer donostiarra, Amaia astobiza zornotzarra eta Irune Costumero santurtziarra.
GITB
Goizerokoa, Irratsaioak 19 Abe 22 0
GITBko Ainhoa Ibañezek gabonei begirako programazioa aurkeztu digu.
2022-12-19 EGURALDIA JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 19 Abe 22 0
Atzoko tankerari eutsiko dio gehienean baina iluntze aldean hodeak goibeldu eta euri zipriztinak barreiatuko ditu gauean zehar euritara joko duelarik. Egunean zehar giro ona dotorezia eta tenperatura irabazian direla baina hego haize epel hori apur bat mugituko da leku aproposetan, giroa zertxobait mikaztuaz. Gaur izotzik gabe epeltsuna erabat nabarmenduko da eta hego haizearen jipoitxo hori ere ez da moleztatzeko adina izango leku gehienetan. Giro goxoena kostaldean hego haizearen eragin berezi horri esker.
IKER ELDUAYEN ZINEMA ADITUA
Goizerokoa, Irratsaioak 16 Abe 22 0
Zinema aditua den Iker Elduayenek zine eta telesailen estreinaldien berri eman digu eta 30 urte bete dituzten 3 film ere aurkeztu dizikigu
DISKO ETA LIBURU AZOKA
Goizerokoa, Irratsaioak 16 Abe 22 0
Abenduaren 17,18 eta 19an Seguran Elorri kultur Elkarteak antolatuta Disko eta Liburu azoka egingo da.