Segura Irratia

"Goierri zugandik gertu"

AMAIA ZABALETA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 03 Urt 23 0

Hilabetean behin Amaia Zabaleta Osinalde izaten dugu elikadura energetiko edota osagarri naturalen inguruan hitz egiteko. Hilabete honetako saioan bizitza osasuntsuago bat izateko 6 pausu eman dizkigu.

ANDONI CALVO

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 03 Urt 23 0

Urteko azken saioa izan dugu Andoni Calvorekin. Gabon zaharretarako aurtengo modaren inguruan hitz egin dugu.

IKER ELDUAYEN

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 03 Urt 23 0

Iker Elduayen gure zinema adituak urteko azken zerrenda bat aurkeztu digu: ‘I wanna dance with somebody’, ‘Broker’, ‘Todos lo hacen’. ‘Al descubierto’, ‘El peor vecino del mundo’,
‘Inspectora Marleau’ (telesaila) eta ‘Machos alfa’ (Telesaila).
Hobekin batera bi efemeride aipatu dizkigu: Denzel Washington eta Maggie Smith

ANDONI MUTILOA

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 03 Urt 23 0

Andoni Mutiloa, kazetari eta antzezleak bere “Sex Sua” musikalarekin izango dituen bi emanaldi buruz hitz egin digu.

EDORTA UNAMUNO

Albisteak, Goizerokoa, Irratsaioak 03 Urt 23 0

Urdaibai Bird Centerreko Edorta Unamunorekin hezeguneak eta padurak zein garrantzitsuak diren ezagutu dugu.

BERTSO SAIOA ABENDUAREN 30EAN

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Abe 22 0

Argi berri elkarteak eta goierriko bertsolari elkarteak antolatuta, Abenduaren 30ean , 17:00etan Ordiziko Majori kiroldegian bertso saioa izango da. Bertan, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Sustrai Colina, Joanes, Illarregi, Nerea Ibarzabal eta Julio Soto izango dira kantuan,.

IKER ELDUAYEN/ZINEMA ADITUA

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Abe 22 0

Iker Elduayen zinema adituak asteburuko nobedadeez gain, hainbat filmen berri eman digu.

2022-12-21 BIXI BIXI /AEK/ MARCO ITALIARRA

Bixi-Bixi, Irratsaioak 21 Abe 22 0

Marco Italiarra da, eta duela 4 urtetik euskara ikasten ari da Ordizako Goiztiri euskaltegian.

2022-12-21 BIXI BIXI/ IRATI GOIKOETXEA HERRIAK EZ DU BARKATUKO

Bixi-Bixi, Irratsaioak 21 Abe 22 0

ETAk aita hil zion Oihanari duela hogeita bi urte, berak hemeretzi zeuzkala. Zauria bizirik du oraindik, baina ez du horretaz inorekin hitz egiten; bere seme-alabei ere ez die ezer argirik kontatu, nahiz eta barruan sumatu on egingo liekeela denei. Ezustean, biktima ezberdinen lekukotasunak jasotzen dabilen antropologo baten deia jasoko du, ea berarekin bildu nahi duen. Irati Goikotxearen eleberria izan dugu.

LAIOTZ HERRI ESKOLAKO HAURRAK

Goizerokoa, Irratsaioak 21 Abe 22 0

Ahozkotasuna eta komunikazioa lantzeko saioa egiten dugu Laiotz Herri eskolako haurrekin. Kazetari lanetan jarri eta gaur Ane Zabalak eta Ane Sanchezek Zuriñe Hidalgoren inguruko erreportaia egin digute.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika