Goizerokoa

10:00etatik 13:00etara Iñigo Arretxe eta Olatz Etxeberriarekin. Goizeko magazina, kolaboratzaileak, osasun, hezkuntza, kultura, zinea, inguruko tarteak, eskualdean ematen diren albisteak, elkarrizketak, lehiaketak etab.

60. DURANGOKO AZOKA

  Abenduaren 5etik 8ra Durangoko Azoka ospatuko da eta informazio guztia Gerediaga Elkarteko prentsa arduraduna den Markel Onaindiak eskaini digu

EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA

Ekimena Psikopedagogiatik Idoia Apaolazak gurasotasunaren barruan, guraso paper horretan jokatzen duten roll-az aritu gara hizketan.

ZUALBE -NEUROEMZOIO ZENTRUA

Zeraingo ZUALBE neuroemozio zentruko Beñat Zubeladiak Aitaren hutsuneaz hitz egin digu. Aita ez dagoenean fisikoki zein emozionalki guregan duen eraginaz hain zuzen ere.

ORDIZIKO UDALA /ADUR EZENARRO

Ordiziako Udaleko proiektu eta ekintzen berri jaso dugu gaurko saioan Adur Eznarro alkatearen eskutik.

LORATUZ FISIOTERAPIA

Perimenopausia, menopausia, menopausia ondorena eta klimaterioa izan ditugu hizpide gaurko saioan LORATUZ fisioterapia zentruko Anabel Urkiolaren eskutik.

LAIOTZ ESKOLAKO HAURRAK

Laiotz herri eskolako haurrak Euskararen egunaren inguruan eskolan antolatu dutenaren berri eman digute.

MARISA BARRENA WIKILARIA

Marisa Barrena wikilariak emakume hauek aipatu dizkigu gaurko saioan: Amparo Gaston Echeverria poeta donostiarra, Ana de Begoña Azkarraga historialari aguraindarra, Mari Aiestaran belar Hockeyko jokalari ohi donostiarra, Mila Salterain idazle durangarra eta Maider Zabalegi Galardi abeslari oiartzuarra.

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI ZERAINEN

  Zeraingo Turismo bulegoko arduraduna den Aloña Aranburuk , abenduan Olentzero eta Mari Domingiren bisita izango dutela aurreratu digu. Honekin batera turismo bulegoan nolako urtea izan duten ere kontatu digu.

ANDONI CALVO

Andoni Calvok abenduko zubiari begira jarri gaitu eta hainbat proposamen egin dizkigu.

LAUREANO TELLERIA

Laureano Telleriak, ilargi kontuak aipatu dizkigu, baita herrien eta mendien inguruko hainbat informazio eman.

LAIOTZ HERRI ESKOLA

  Laiotz Herri Eskolako ikasleak Goizerokoa saioan izan dira. Kurtso ezberdinetako ikasleak hilabete honetan egin dituzten irteerak kontatu dizkigute.

EDORTA UNAMUNO

  Urdaibai Bird Centerretikan Edorta Unamuno izan dugu gurean. Saio honetan hegaztiaren gripearen inguruan hitz egin digu

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika