Eguraldia
2022/09/27 eguraldia
Eguraldia, Irratsaioak 27 Ira 22 0
Gaur ere atzoko tankerari bete-betean eutsiko dio elementuak modu berdintsuan direla baina kaskar sentsazioa areagotu egingo da eguratsaren hezetasuna areagotuaz eta giroaren petralkeria berdintsu mantenduaz.
2022/09/26 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 26 Ira 22 0
Gainontzeko elementuak atzoko moduan direla giro kaskarra eta desatsegina ipar partea gehien gaztigatuaz. Freskura petrala eta bustia baina euri asko ez, ater uneekin garairi dagokiona galanki zapuztuaz.
2022-09-23 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 23 Ira 22 0
Gehien batean atzoko on maila mantenduko da baina arratsaldean aldaketa nabarmenduko zaio giroa galanki kaskartuaz. Haizea ipar mendebaldetik jarrita lainotzarrak arrastaka euria dariela barreiatuko dira. Horrela kaskarraldi luze eta makurra abiatuko da eguraldiaren elementuak modu txarrean direla. Iparraldeko borraska muturraren alde txarrak egun askotarako kaskarraldia mantenduko du. Euri premiak aseko ditu baina desatsegina eta amorragarria izango da kaskarraldi luze hau.
2022/09/22 EGURALDA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 22 Ira 22 0
Gehien batean atzoko on maila mantenduko da.
2022/09/21 eguraldia/joxe landa
Eguraldia, Irratsaioak 21 Ira 22 0
Oso gutxi aldatuko da eguraldia aurreko egunetako tankerari ia erabat eutsiko diolarik, elementu batzuk zertxobait aldatuko diren arren. Haizea iparretik atzoko abiadura berdintsuarekin eta eguratsaren hezetasuna zertxobait gehituaz, lainoak apur bat trinkotuko dira batez ere arratsaldean euri arriskurik gabe.
2022-09-20 EGURALDIA /JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 20 Ira 22 0
Gaur ere atzoko tankeran eguraldiaren elementu gehienak baina dotorezia irabazian. Lainorik gabe oskarbia nagusi dela giro eguzkitsu eta goxoa izango da, tenperatura maila egokian dela. Egunsentiko freskura akats txiki bezala hartuaz bikain portatuko da eguraldia lurralde guztian goizeko behe lainorik ere gabe. Giro atsegina eta gustagarria, kanpoan ibiltzeko aproposa, baina lurrak lehorregi tankera itsusia mantenduaz. Baina badator nahikoa euri asteburuan.
2022-09-19 EGURALDIA JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 19 Ira 22 0
Atzokoaren tankeran elementu gehienak baina gaur goizeko behe lainoak ekialdeko haize leunak laster xurgatuko ditu. Dotorezi polita egunean zehar tenperatura hogeita hiru inguruko gradutan maila egokian dela. Giroaren goxotasuna ere bikain mantenduaz on mailari ederki eutsiko dio. Oro har ontzat hartzeko moduan mantenduko da, egunsentiko freskura akats txiki bezala kontsideratuaz. Uda giroa egunean zehar.
2022-09-16 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 16 Ira 22 0
Atzo abiatu zen eguraldiaren aldaketa asko nabarmenduko da gaur giroa petraldu eta narrastuaz. Tenperatura jaitsi eta lainotzarrak ugalduaz arrastaka direla, euri lardatsa barreiatuko dute giroa kaskar mantenduaz. Euri asko ez du egingo baina busti antza eta grazia gutxiko giroa bai, elementuak modu txarrean direla. Laino gehiegi arrastaka zerua erabat estalia mantenduaz, aurreko egunetako bero lamada eta garaiari dagokiona galanki zapuztuaz. Beraz, kaskarkeria amorragarria bazterrak asko bustiko ez baditu ere baina kanpoaren premiak berdintsu.
2022-09-14EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 14 Ira 22 0
Apur bat galduko du gaur eguraldi onaren mailak hego haizea mugitu eta hodeiak trinkotuaz. Goizean eta iluntzean tanta batzuk barreiatuko ditu baina gutxi izango da hori eta giroa kaskartu ere ez da asko egingo. Hurrengo egunetan ere badauka euri zaparrada potoloagoak barreiatzeko itxura.
2022/09/13 eguraldia /joxe landa
Eguraldia, Irratsaioak 13 Ira 22 0
Hego haizea mugituaz hodeiak trinkotzen mantenduko dira. Iluntze aldera euri tanta batzuk barreiatuko ditu baina gutxi bota eta tenperatura gutxi jaitsiaz bero mantenduko da giroa. Kanpoak euri premian jarraituko du hurrengo egunetan ere tankera berdintsua mantenduko duelarik. Hala ere baditeke astean zehar euri gehiagoko boladak izatea. Ea bazterrak dezente bustitzen dituen baina ez da komeni asko hoztea ere.