Eguraldia
2022-10-19 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 19 Urr 22 0
Giroaren on mailari bikain eutsiko dio gaur ere hego haizea protagonista dela. Tenperatura berdintsu baina beste elementuak modu hobean direla lainoak saretuaz dotorezia irabazian. Hego haizea apur bat mugituaz giroak bikain eutsiko dio onaren mailari batez ere tenperatura modu onean mantenduko delarik .
2022-10-18 EGURALDIA JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 18 Urr 22 0
Atzoko akats txiki horiek uxaturik txukunago mantenduko da, goiko hodei txamarrak sareago direla. Hego haizeak protagonista izaten jarraituko du bere eragina gehien kostaldean nabarituko delarik, tenperaturak berriz ere gorako joera hartuaz. Hego haizea bizi samar ibiliko da oro har eta leku aproposetan pixka bat molesta dezake baina zeru sabaia txukunago eta eguratsa gardenago direla, atzo galdu zuen pixka hori berreskuratuaz bikain berriro.
2022-10-17 EGURALDIA-JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 17 Urr 22 0
Hego haizea izango da gaur eguraldiaren protagonista pixka bat mugituaz eta tenperaturak ez du ezer asko galduko baina hodei asko samar goiz partean gerora saretzen sumatuko direlarik. Akats txiki horiek gora-behera bikain portatuko da eguraldia garaiari dagozkion zantzuak elementuetan sumatuko diren arren. Hego haizeak pixka bat molestatuko du zenbait lekutan baina oro har udazken giroaren alde ona agertuko du bete-betean.
2022/10/10 EGURALDIA- JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 10 Urr 22 0
Dezente galduko du atzoko onaren maila berezi horrek batez ere ipar partean mendebaldeko erasotxo bat barreiatuko delarik. Tenperaturari beherantz eraginaz eta beste elementuak ere modu txarrean jarriaz, galanki galduko du atzoko on maila berezi horrek. Lainoek arrastaka euri zipriztinak barreiatuaz ipar partea gaztigatuko dute. Beraz, kaskarkeria martxan hurrengo egunetan ere tankera berdintsua mantenduko duelarik .
2022/10/05 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 05 Urr 22 0
Gaur ere ez da bat ere aldatuko eguraldiaren martxa tenperaturak zertxobait irabaziko duen arren, goizeko haizearen hego ukituak eraginda. Gainontzean elementuak berdintsu direla bikain portatuko da.
2022/10/04 EGURALDIA JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 04 Urr 22 0
Zertxobait irabaziko du onaren mailak. Haizearen goizeko hego ukituak eraginda txukunago eta zertxobait epelago egongo da. Ia erabat oskarbi mantenduaz dotorezia eta goxotasuna irabazian direla bikain portatuko da eguraldia udazken giroaren alde ona erakutsiaz. Kanpoan gustora ibiltzeko modukoa, eguna motzagoa izan arren. Giro atsegina elementuak modu onean direla.
2022-10-03 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 03 Urr 22 0
Gutxi aldatuko da eguraldiren martxa elementuak aurreko egunetakoen tankeran mantenduko direlarik. Laino maskal bakanak pasean baina ostarteak nagusi direla, ontzat hartzeko modukoa, dotorezia eta goxotasuna ondo samar direla. Atzoko tankerari bikain eutsiko dio. Haize leunak, ipar ekialdetik dela kostaldeko epeltzea nagituko du baina dotoreziak ez du galduko eta goxotasuna irabazian. Beraz, onetik onerako martxari bikain eutsiaz, berdintsu jarraitzeko itxurarekin ona deitzeko moduan.
2022/09/30EGURALDIA JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 30 Ira 22 0
Kaskar jarraituko du oraindik goiz partean behintzat baina kaskarkeri horrek baretze aldera egingo du elementuak modu hobean jarriaz, hoberanzko joera asko nabarmenduko zaiolarik. Itxura onarekin bukatuko da eguna bazterrak galanki bustita direla. On aldi bikainean abiatuko da, ateriari eutsi eta epeltasuna eta dotorezia irabazian direla. Egun askotarako giro ona martxan kanpoak eta guk estimatuko dugularik. Euri premiak bikain aseta.
2022/09/29 EGURALDIA /JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 29 Ira 22 0
Egun euritxua izango da gaurkoa. Arratsaldean gainera zaparradak ekaitz moduan izan daitezke.
2022/09/28 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 28 Ira 22 0
Gaur tenperaturak zertxobait irabaziko du goizeko haizearen hego ukituak eraginda. Gainontzean elementuak berdintsu direla hobetze bezala gutxi nabarmenduko da gaur ere kaskar sentsazioa erabat mantenduko delarik.