Eguraldia
2022-11-09 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 09 Aza 22 0
Atzoko tankera mantenduko du gaur ere eguraldiak elementuak modu berdintsuan direla. Haize geldiak hego ukitua mantenduko du baina hodeiak trinkoago direla euri giroa izango da ipar partea gaztigatuaz, bazterrak dezente bustiaz.
2022/11/08 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 08 Aza 22 0
Hego haizea mantenduko da egun guztian pixka bat mugituaz. Tenperatura atzoko moduan mantenduko da. Gaur hodeiak ekarriko ditu eta arratsaldean euri zipriztinak barreiatu ere bai batez ere ipar partean giroa pixka bat narrastuaz. Bihar euri gehiago eta giro petralagoa izango da. Beraz, ea asmatzen dugun kaskarralditxo honengandik babesten on aldi bikaina ate joka izango dugularik.
2022/11/07 EGURALDIA JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 07 Aza 22 0
Gaur beste pausotxoa emango du hobetze aldera elementuak modu hobean direla. Haize suabea hegotik egun guztian eta tenperatura goraka egunsentiko behe lainoak segituan xurgatuko dituelarik. Zeru sabaiko hodeiak sare direla oskarbi guneek giroaren dotorezia eta goxotasuna irabazian mantenduko dute baina garaiari dagokionaren alde ona erakutsiko du. Ondo samar jantzirik kanpoan ibiltzeko ere gustagarria gertatuko da.
2022-11-04 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 04 Aza 22 0
Kaskarkeria gehiago nabarmenduko da gaur tenperatura beherago eta ipar mendebaldeko haizea mugituaz. Asko mikaztuko da giroa euria barra-barra egun guztian atertu gabe, zaparrada trumoizkoak ere izan daitezkeelarik ipar partea gaztigatuaz. Hegoaldean ere dezente nozituko da giroaren kaskarkeria hau ibai haizea mugituaz giroa galanki petralduko duelarik. Bihar ere gaurko tankeran baina itxura hobearekin bukatuko da eguna.
2022-11-02 eguraldia joxe landa
Eguraldia, Irratsaioak 02 Aza 22 0
Atzokoaren tankeran mantenduko da gaur ere, elementuak modu berdintsuan direla. Dotorezi polita freskura goxoarekin hego ukituko haizea nora ezean geldi samar sumatuko delarik eta horrela kostaldeko epeltasun berezia ere ez da bat ere nabarmenduko. Garaia kontuan izanik ontzat hartzeko modukoa gaurkoa ere eguzkiaren bisitatxoek alaitu eta pixka bat goxatuko dutelarik. Hodei koskarekin kaskarkeria ate joka ipar mendebaldetik .
2021-10-27 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 27 Urr 22 0
Epeltasuna nabarmenduko da gaur goizetik.Hego haizea bare izango da.
2022-10-25 EGURALDIA JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 25 Urr 22 0
Haizea hegotik tenperatura apur bat gorago dela giroaren goxotasuna eta dotorezia irabazian sumatuko dira elementuak modu onean direla. Hego haizea zakar samar leku aproposetan giroa pixka bat mikaztuaz baina oro har atzo baino hobea. Joera hori kostaldean gehien nabarmenduko da udazken giroaren alde ona erakutsiaz. Ateria seguru eta dotorezia eta goxotasun irabazian direla tankera honi eusteko itxura sumatuko zaio.
2022-10-21 EGURALDIA JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 21 Urr 22 0
Apur bat galduko du onaren mailak baina asko nabarmendu gabeko lardaskeria izango da haizeak hegotik jarraituko duelarik. Goi geruzetako hodei gune trinko batek euri mehatxua mantenduko du arratsaldean zaparradatxoak botaz eta tenperatura pixka bat jaitsiaz. Hala ere bataz beste ez da ezer asko kaskartuko giroa eta gaurko hau akats txiki baten gisa har dezakegu kaskarkeria oso gutxi nabarmenduko delarik.
2022/10/20 EGURALDIA JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 20 Urr 22 0
Gaur ere eguraldi ederra izango dugu. Aurreko egunetako bero lamadarik ez da izango.