Eguraldia
2021-01-29ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 29 Urt 21 0
Ia erabat eutsiko dio atzoko tankerari baina goiko hodeiak trinkotuaz euri tanta batzuk barreiatuko ditu. Horrek ez du bat ere mikaztuko giroa eta hego ukituko haizea oso suabe dela, goxo mantenduko da, tenperatura ere berdintsu dela. Agian gradutxo bat beherago eta hodei gehiago zeru sabaian baina akats txiki horiek ez dute bat ere mikaztuko giroa eta eguraldi goxo eta atsegina egongo da egun guztian. Bihar dezente narrastuko da mendebaldetiko eraso batek harrapatuta.
2021-01-26ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 26 Urt 21 0
Egunsentian hotz baina hego ukituko haizeak azkar eragingo dio gorantz tenperaturari eta goxo mantenduko da egunean zehar. Goiz partean ateriari eutsiko dio baina arratsaldean hodeiak trinkotuaz euri zipriztinak barreiatuko dituzte lurralde guztian. Ez da asko izango baina giroa apur bat moteldu bai. Hala ere gaur sumatuko zaion hobetzeko joera hori dezente mantenduko da hurrengo egunetan, giro goxo eta atseginarekin, hego haize suabeak bermatua.
2021/01/22KO EGURALDIA- JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 22 Urt 21 0
Asko aldatuko da eguraldiaren izaera haizea mendebaldetik jarrita. Tenperatura jaisten, goizean epelena dela eta lainotzarrak arrastaka ekarriko ditu haize bihurri horrek. Euri zaparrada mardulak barreiatuko dira ipar partea gaztigatuaz baina hegoaldera ere iritsiko dira zipriztinak eta horrela asko aldatuko da eguraldiaren martxa kaskarkeria nabarmenduaz. Dezente petralduko da egun batzuetan goietan elurra izango delarik baina behetara jaitsi gabe.
2021-01-21EKO EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 21 Urt 21 0
Haizeak hegotik jarraituko du barealditxoekin. Zeru sabaia estalia mota askotako hodeiekin, euri mehatxua nabarmenduaz eta iluntze aldera zipriztin batzuk barreiatu ere bai. Tenperatura beste pixka bat gorago dela, dezente nabarmenduko da epeltasuna batez ere kostaldean. Giro goxo eta atsegina kostaldeko haize babesetan baina orokorrean ufadak joko ditu haize begietan giroa pixka bat mikaztuaz. Epel sentsazio horrekin dezente goxatuko da kostaldean.
2021-01-20ko EGURALDIA/ JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 20 Urt 21 0
Hego haizea zakar samar eta hodeiak zeru sabaian baina ateriari eta epeltasunari ederki eutsiko dionez, onaren mailak ez du asko galduko eta garaia kontuan izanik, bikain portatuko da eguraldia batez ere ipar partean hego haizearen efektu bereziarengatik .
2021-01-19ko EGURALDIA/ JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 19 Urt 21 0
Dotorezi polita zeru sabaia ia erabat garbi dela. Hego haize suabea gerora zakartu egingo da eta horrek apur bat mikaztuko du giroa baina hala ere hobekuntza asko nabarmenduko da kostaldean eta haize babesetan. Zeru sabaia urdin eta eguzkia bistan dela, ateria seguru hodeirik bat ere gabe. Giro goxo eta atsegina haize begietakoa pixka bat mikaztuko den arren. Akats txiki horiek ez dira haintzat hartzekoak izango.
2021-01-18ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 18 Urt 21 0
Hobetze polita gauzatuko da gaur ostarteak nagusituaz. Ateria seguru eta dotorezi politarekin tenperatura igoaz, asko irabaziko du eguraldiak giro goxo eta atsegina mantenduaz. Haize suabea hegotik jarriz, asko hobetuko da giroa batez ere ipar partean tenperatura igoaz. Barnealdeetan garbi eta dotore baina epeldu ezinean, goizean izotza egingo duelarik. Oro har hegoaldetiko joera jarriko da martxan egun batzuetarako tenperatura gorantz abiatuaz .
2021-01-15eko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 15 Urt 21 0
Eguraldi hezea iragarri du Joxe Landak ostiral honetarako. Asteburura begira ere jarri gaitu eta batezere larunbatean eguraldi ona datorrela aipatu digu.
2021-01-14ko EGURALDIAREN IRAGARPENA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 14 Urt 21 0
Gaur eguraldia goibel xamarra izango da. Tarteka euri arina bota dezake, baina poliki poliki hobetzeko joera hartuko du datozen egunetan.
EGURALDIA JOXE LANDA- IRAILAK 20
Eguraldia, Irratsaioak 20 Ira 19 0
Eguraldi ederra iragarri digu Joxek gaurko eta biharko. Igandean aldaketa etorriko da eta txartu egingo da eguraldia.