Eguraldia
2021-02-22ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 22 Ots 21 0
Eguraldi kaskarra euria galanki botaz eta tenperatura jaitsi ere bai negu giroa nabarmenduaz, mendi puntak zurituta. Zaparrada mardul horiek trumoia ere izango dute tartean txingorra botaz. Beraz, gaur oso eguraldi txarra batez ere goiz partean negu giroarekin. Arratsaldean hobetzen sumatuko da egun batekoa izango delarik txarraldi hau eta bihartik hobekuntza nabarmena hegoaldeko joera berriro martxan jarriz. Horrela, berriz ere, on aldi polita martxan.
2021/02/19 KO EGURALDIA-JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 19 Ots 21 0
Goizeko freskuraren akats txiki hori segituan konponduko du eta gerora asko epelduko da, hego haizea pixka bat mugituaz. Zeru sabaia garbi samar dela, dotoreziak ere asko irabaziko du, batez ere ipar isuri aldean, epeltasuna kostaldean nabarmenduaz. Isobarak jita onean direla dotorezi polita eta eguratsa garden hezetasun gutxirekin. Goxotasuna maila egokian dela bikain portatuko da eguraldia eta asko irabaziko du egun hauetan. Beraz, oraingo honetan asteburu bikaina batez ere kostaldean eguzkia bistan eta eguratsa lehor dela.
2021/02/18ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 18 Ots 21 0
Goizean giro ederra izango dugu. Arratsaldetik aurrera baliteke zenbait lekuetan euri tantak egitea. Hala ere, ostiralean etorriko da onaldi ederra.
2021-02-12ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 12 Ots 21 0
Mendebaldeko eraso txiki batek pixka bat kaskartuko du eguraldia. Lainotzarrak arrastaka direla, euri lardatsa barreiatuko du giro bustia egun guztian mantenduaz. Tenperatura pixka bat jaitsiz, dezente mikaztuko da eguraldia baina gaur bukatuko da kaskarkeria hau eta eguraldi bikaina mantenduko da asteburuan hego ukituko haize leunak giro goxo eta atsegina jarriko duelarik. Beraz, oraingo honetan, asteburu atsegina giro goxoarekin eta horrela jarraitzeko tankeran.
2021-02-11ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 11 Ots 21 0
Gaur udaberri giro ederra izango dugu. Pizkanaka tenperaturak gora egingo dute 19º graduak irabazi harte. Gauean , aldaketa etorriko da eta honek eguraldia erabat pretalduko du.
2021-02-08ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 08 Ots 21 0
Zertxobait epelago haizearen hego ukituak eraginda baina lainoak arrastaka direla lanbro euria barreiatuko dute giro bustia mantenduaz. Ipar partea gaztigatuko du gehien busti kontu honek eta hegoaldean ateri baina fresko. Beraz, grazia gutxiko eguraldia baina poliki-poliki hoberanzko joera sumatuko zaio pixka bat kostako zaion arren. Hala ere astean zehar udaberri giro bikaina martxan jartzea lortuko du.
2021-02-05eko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 05 Ots 21 0
Zeru sabaia erabat estalia eta goibeltzeko joerarekin, euri tanta batzuk barreiatuaz baina tenperatura epel mantenduaz, ederki eutsiko dio giroaren goxotasunari batez ere ipar partean hego haize leunari esker. Beraz, eguraldi ona oso dotorea ez bada ere. Gaur bukatuko da on aldi bikain hau eta bihar txartu egingo da haizea ipar mendebaldetik jarrita. Beraz, bihartik kaskarralditxoa. Ea ez duen asko irauten. Hala dirudi: hurrengo astean zehar berriz ere hobekuntza polita.
2021-02-03ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 03 Ots 21 0
Ederki eutsiko dio atzo hartu zuen martxari hego haizea pixka bat mugitu arren. Ostarteak nagusi zeru sabaian. Eguzkiaren bisitatxo horiek asko alaituko dute giroa. Isobarak jita onean direla asko nabarmenduko da on alditxo hau lurralde guztian baina ipar partean gehiago nabarmenduko da.
2021-02-02ko EGURALDIA/ JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 02 Ots 21 0
Gaur asko nabarmenduko da hobetzeko joera, giro polit eta goxoarekin. Hego haizea pixka bat mugituko da haize begietan baina horrek ez du asko mikaztuko eta kostaldean asko nabarmenduko da epeltasuna. Ateri eta ostarte batzurekin bikain portatuko da eguraldia. Hego haizea pixka bat mugituko da haize begietan baina horrek ez du asko mikaztuko eta kostaldean behintzat asko nabarmenduko da epeltasuna. Ostarte batzurekin bikain portatuko da.
2021-02-01ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 01 Ots 21 0
Narraskeriari dezente eutsiko dio gaur lainoak arrastaka euria botaz mantenduko direlarik baina iluntzerako kaskarkeria bukatzear dagoela sumatuko zaio eta haizeak hego ukitua hartuko duelarik, tankera onarekin bukatuko da eguna. Horrela baldarkeriak baretzeko joera hartuko du hurrengo egunetan eguraldiaren elementuak modu hobean jarriz. Hego haizea izango dugu protagonista hurrengo egunetan kostaldea galanki goxatuaz.