Eguraldia

2021-03-10eko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 10 Mar 21 0

Hobetze nabarmena gauzatuko da gaur eguraldiaren elementuen tankera erabat aldatuta. Kantauri iparraldean ekialderantz igaroko den borraskaren aurrekaldeak hobekuntza nabarmena gauzatuko du lurralde honetan, tenperatura asko igo eta zerua garbi dela. Dotoreziak eta goxotasunak galanki irabaziko dute.

2021-03-09KO EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 09 Mar 21 0

Atzoko tankerari eutsiko dio, oraindik ipar haize petrala temati dela. Lainoak arrastaka giroa umelduaz eta lanbro euri pixka bat barreiatuaz. Beraz, gaur ere grazia gutxiko eguraldia baina bukatzear egongo dela ematen du iluntze aldeko tankera ikusita. Horrela gaur bukatuko da temati mantendu den kaskarraldi hau eta bihartik udaberri giro petoa dotorezia eta epeltasuna nabarmenduaz. Iparraldeko borraska baten isobarak jita onean direla, hurrengo egunetan ederki bermatuko du on aldi bikaina.

2021-03-05eko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 05 Mar 21 0

Egunsentian dotore eta goxo ostarteak nagusi eta hego ukituko haize leunarekin baina laster abiatuko da aldaketa ipar haizea etorri eta laino narrasak barreiatuko dituelarik, lanbro euria barreiatuaz. Gutxi izango da euri kontu hori eta leku batzuetan bat ere ez, adibidez kostaldean baina onaren mailak asko galduko du zikindu eta tenperatura beherantz abiatuaz. Hurrengo egunetan gehiago nabarmenduko da petraltzeko joera baina ateriari eutsiaz.

2021-03-04ko EGURALDIA

Eguraldia, Irratsaioak 04 Mar 21 0

dotore eta goxo ostarteak nagusi eta hego ukituko haize leunarekin

2021/03/02ko EGURALDIA/ JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 02 Mar 21 0

Gaur asko irabaziko du onaren mailak hego haizea leunago ibiliko delarik. Zeru sabaia garbiago eta ateria seguru dela, udaberri giroa nabarmenduko da dotorezi polita eta goxotasun atseginarekin. Antizikloiaren isobarak jita onean direla, eguraldiaren elementuak bikain portatuko dira. Oso eguraldia ona batez ere ipar partean hego haize leunaren efektu bereziarekin. Bihar gaur baino hobea tenperatura gorago dela giro goxo eta atsegina bermatuaz.

2021/03/01eko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 01 Mar 21 0

Ateria seguru baina zikin samar, zeru sabaian ostarte batzuk agertu arren. Goizean hego haizea suabe baina gero dezente zakartuko da eta ufada gogorrak joko ditu. Horrek asko mikaztuko du giroa. Dotoreziak eta eguratsaren gardentasunak pixka bat irabaziko dute on aldia abian jarriz. Isobarak jita onean eta goi geruzak itxuroso direla, bikain portatuko da eguraldia egun batzuetan goxo eta atsegina mantenduaz. Beraz, gaur kili-kolo antzean baina bihartik egun batzuetarako zeharo ona, hego ukituko haize leunarekin tenperatura igoaz.

2021/02/26ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 26 Ots 21 0

Apur bat aldatuko da eguraldiaren izaera haizea iparretik jarriz. Lainoak baxutik direla asko nabarmenduko da eguratsaren hezetasuna eta lanbro apur bat barreiatu ere bai batez ere Bizkaia aldean. Oso gutxi izango da hori eta ekialdean isobaren jitak eraginda, txukunago mantenduko da. Beraz, giroak petraltzeko joera agertuko du tenperatura beherantz abiatuta. Arratsaldean goizean baino freskoago ipar haize petralarekin.

2021/02/25eko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 25 Ots 21 0

Gaur ere bikain hodei sare batzuk zeru sabaian mantendu arren. Euri arriskurik bat ere ez eta oso giro ona hego haize leunarekin kostaldea gehiago goxatuaz

2021-02-24ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 24 Ots 21 0

Atzoko tankerari eutsiaz dotore eta goxo hego haize leunarekin. Zeru sabaia garbi, urdina nagusi eta eguratsa garden direla, goxo mantenduko da giroa eguzkia bistan eta lanean dela. Horrela eguraldiaren elementuak modu onean direla bikain portatuko da gaur ere giro goxo eta atsegina bermatuaz.

2021-02-23ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 23 Ots 21 0

Txukuntzeko eta epeltzeko joerarekin tankera ona agertuko du eguraldiak. Goizean fresko samar baina hego haize leunak azkar konponduko akats txiki hori eta oskarbia nagusi dela bikain mantenduko da eguraldia. Egunean zehar dotoreziak eta goxotasunak asko irabaziko dute eguzkiak lagunduta. Hego haize leunak giroaren hobetze nabarmen hau bermatuko du. Bi egun behintzat zoragarriak izango dira eguraldiaren elementuak modu onean direla, batez ere kostaldean.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika