Eguraldia
2021-03-30 EGURALDIA/ JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 30 Mar 21 0
Atzoko tankerari ederki eutsiko dio elementuak berdintsu direla. Hego haizea zertxobait bareago egongo da eta giroaren goxotasuna irabazian dotoreziak lagunduta. Goizean goiko hodei sare batzuk agertuko dira baina eguerdi arratsaldean erabat garbi mantenduko da giro ezin hobearekin eguzkiak lagunduta. Epel puntu hori kostaldean nabarmenduko da gehien baina giro bikaina lurralde guztian elementuak modu onean direla. Beraz, onetik onerako martxan ostiralerarte.
2021-03-29ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 29 Mar 21 0
Atzoko mailari bete-betean eutsiko dio elementuak modu onean direla edo agian apur bat epelago giro goxo eta atseginarekin. Hego haizea pixka bat mugituko da baina molestatzeko adina ez eta eguratsa eta zeru sabaia erabat garbi zeru urdinean eguzkia bistan dela. Lurralde guztian berdintsu mantenduko da baina kostaldean tenperatura pixka bat gorago halakoetan ohi den bezala. Tankera hauxe mantenduko du ostiralerarte eta hor kaskarraldiaren zaplaztekoa. Beraz, on aldi berezia egun hauetan giro bikainarekin.
2021/03/26KO EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 26 Mar 21 0
Egunsentian zerua estalia goiko hodeiekin baina segituan aldatuko da panorama haizea ipar mendebaldetik jarrita. Pixka bat mugitu eta laino narrasak arrastaka ekarriko ditu giroa motelduaz. Barnealdeetan euri lardatsa barreiatuko du baina kostaldean ateriari eutsiko dio iluntzerarte eta hor lardaskeria barreiatzen hasiko da. Euri gutxirekin motel gauean zehar eta busti antza bihar goizean baina derrepente atertu eta txukuntzen hasiko da. Horrela gaur pattal antzean baina asteburuan zeharo ona.
2021-03-24ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 24 Mar 21 0
Gaur ere txukun eta epel tenperatura atzo baino gorago dela. Udaberri giro bikaina eguraldiaren elementuak modu onean direla. Hego ukituko haize leunak eta oskarbi dotoretik eguzkiak lagunduta, zeharo eguraldi ona, dotorezia eta giroaren goxotasuna galanki nabarmenduaz. Udaberri giro jatorra.
2021-03-23ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 23 Mar 21 0
Gaur asko nabarmenduko da hobetzeko joera iparraldeko borraskaren muturra hurbilduaz. Bere aurrekaldeak eraginda asko nabarmenduko da hobetzeko joera dotoreziak eta goxotasunak galanki irabaziaz. Haize leuna ekialdetik eta eguratsa eta zeru sabaia ia erabat garbi direla, dotorezi polita. Eguzkiak eta eki haize leunak asko nabarmenduko dute giroaren goxotasuna eta hurrengo egunetan ere berdintsu mantenduko da. Ostiralean akats txiki bat eta asteburu bikaina hurrengoa.
2021/03/22ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 22 Mar 21 0
Itxura polita baina giro mikatza oraindik ipar haize zitalaren kulpaz. Pixka bat ekialdeagotik joko du eta baretze aldera eginaz, zertxobait goxatuko da giroa arratsaldean eta laino baxuak desagerturik, tankera hobea sumatuko zaio eguraldiari on aldi bikaina ate joka dela. Bihar udaberriaren aupada. Antizikloiaren isobarak modu hobean jarriz, asko irabaziko du eguraldiaren martxak. Beraz, gaur bukatuko da negu giroaren zaplazteko hau eta ttapa-ttapa udaberrian abiatuko da bihar egunean zehar galanki nabarmenduaz.
2021-03-16ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 16 Mar 21 0
Kaskarkeria areagotu egingo da ipar mendebaldeko haizea mugituaz. Kostaldean laino baxu trinkoagoak barreiatuko ditu euri lardatsa dariela baina pixka bat barrukaldeago gehiago nabarmenduko da kaskarkeria hau. Agian mendi puntak zuritu ere bai negu giroa nabarmenduaz. Gainera haize zital horrek asko mikaztuko du giroa batez ere ipar isuri aldean. Tankera txarra sumatzen zaio gerorako ere. Europa aldeko depresioek modu txarrean harrapatuko dute lurralde hau negu giroa nabarmenduaz.
2021-03-15eko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 15 Mar 21 0
Kaskarkeria apur bat gutxituaz, gaur pixka bat hobea baina ez da asko nabarmenduko ipar haize zitalak laino baxuak arrastaka ekarriz. Giro umela eta hezea batez ere ipar isurialdean. Hegoaldean zertxobait hobea, ostarteak nagusi direla. Isobaren mugimendu txiki batek eragindako aldaketatxoa izango da gaurko hau baina bihar berriro ere kaskartze aldera egingo du. Ipar haizea mugitu, euri lanbroa barreiatuaz lainoak trinkoago eta tenperatura beherago direla, giroa dezente mikaztuko da. Hurrengo egunetan joera hori mantenduko du.
2021-03-12ko EGURALDIA JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 12 Mar 21 0
Dezente aldatuko da eguraldiaren izaera haizea mendebaldetik pixka bat mugituaz. Tenperatura jaitsi eta laino narrasak lanbro euria barreiatuaz. Asko galduko du onaren mailak. Goiz partean botako du gehien baina euri asko ez. Giroa dezente kaskartuko da, freskurak eta bustiak asko mikaztuko dutelarik, haize petral horrek pixka bat mugituaz lagunduta. Arratsaldean atertze aldera egingo du eta itxura polita iluntzean haizea hegotik jarri nahian dela.
2021/03/11ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 11 Mar 21 0
Gaur goizetik giro epela eta goxoa. Horrela igaroko du egunak. Iluntzean okertze aldera joko du eta euria etorriko da.