Eguraldia

2021/04/21eko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 21 Api 21 0

Atzoko moduan mantenduko da eguraldia onaren mailari eutsiaz. Elementuak berdintsu direla giro ona akats txiki batzuk gora behera. Hobetzeko itxurarekin ona deitzeko modukoa gaur ere eta areagotzeko joera sumatuko zaiolarik, bikain portatuko da eguraldia lurralde honetan. Agian kostaldean haizean hego ukituaren falta nabarituko da. Baina gaur ere aitzakiarik gabeko giroa.

2021/04/20ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 20 Api 21 0

Gaur goizean epelago baina gerora tenperatura atzoko moduan ipar haizeak gehiago igotzen ez diolarik utziko. Laino narras batzuk  apur bat zikinduko dute zeru sabaia baina eguzkiaren agerralditxoek alaitu ere bai giroaren goxotasunari ederki eutsiaz. Bihar ere gaurko moduan baina ostegunetik gehiago nabarmenduko da hobekuntza udaberri giro bikainarekin. Ongi etorria eguraldiaren hobetze nabarmen horri eta ea euria ere botatzen duen kanpoak estimatuko duelarik.

2021/04/19ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 19 Api 21 0

Asko irabaziko du gaur onaren mailak eguraldiaren elementuak modu onean direla, giro goxo eta atsegina mantenduko delarik. Goiz partean dotorezi polita eta zeru sabaia ia erabat garbi eguzkia bistan dela baina arratsaldean zikinago. Tenperatura asko igoaz giro ona egun guztian lurralde guztia hartuko duelarik hobekuntza honek, barnealdeetan gehiago nabarmenduaz. Eki haize leunaren gora beheratxo horiekin oro har bikain portatuko da gaur udaberri tankerarekin.

2021-04-16ko EGURALDIA /JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 16 Api 21 0

Gaur pixka bat mikaztuko da eguraldia ipar haize petrala mugituaz, onaren mailak dezente galduko duelarik. Hodei gehiagorekin euri mehatxua zaparradatxoak barreiatuaz. Oso gutxi botako du baina onaren mailak asko galduko du ipar haize zital horrek giroa asko mikaztuko duelarik, tenperaturari behera eta hezetasunari gora eraginaz. Beraz, gaur grazia gutxiko eguraldia baina bihartik hobetzeko joera ipar haizea baretu eta eguzkiaren goxotasuna nabarmenduaz.

2021/04/12ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 12 Api 21 0

Asko aldatuko da eguraldia atertze aldera eginaz baina tenperatura behean dela mikatz mantenduko da giroa ipar haize petralarekin. Egunsentian busti antza baina atertzera egingo du eta lainoak saretuaz, itxura polita bai baina epeldu ezinean, grazia gutxiko eguraldia izango dugu. Hala ere hobetzeko joera sumatuko zaio nabarmen eta dotoreziari behintzat eutsiko dio hurrengo egunetan ere itxura politarekin. Beraz, onetik onera astean zehar dotorezi politarekin baina agian epeldu ezinean.

2021-04-09ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 09 Api 21 0

Atzoko tankera mantenduko du, baina apur bat nahasiagoa, trumoi hodei batzuk agertuaz. Barnealdeetako mendi guneetan garatuko dira ekaitz bakan horiek eta beste lekuetan ez da arriskurik egongo eta dotorezi goxoa mantenduko da egun guztian hodei potolo  bakan horiek bistan egon arren. Pixka bat zikinago zeru sabaia baina euririk ia bat ere ez eta eguzkia sarri agertuaz, dotorezia eta goxotasuna dezente nabarmenduko dira batez ere ipar partean eta bereziki kostaldean.

2021-04-08ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 08 Api 21 0

Atzoko eguneko joerari eutsiko dio , giro goxo eta atsegina mantenduaz, haizea hegotik eta tenperaturak gorakako joera hartuz.

2021-04-07ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 07 Api 21 0

Gaur hobetze aldera egingo du goizeko haizearen hego ukituak eraginda. Oskarbi samar eta epeltzeko joera nabarmenduaz, dezente nabarituko da giroaren goxotasuna. Antizikloiaren isobarak jita onean direla, asko hobetuko da egunean zehar dotoreziak eta goxotasunak irabaziaz.

2021-04-06ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 06 Api 21 0

Gaur eguraldi petralagoa tenperatura beherago dela. Ipar haize zitala eta hodeiak arrastaka. Umel eta euri mehatxuarekin bazterrak busti ere bai pixka bat. Agian lurrarentzat behar adina ez baina giroa motel mantenduko da grazia gutxiko eguraldiarekin. Mendi puntaren batzuk elurrak zurituko ditu baina ez da asko izango. Bihar goizean izotza leku askotan baina egunean zehar hobetzeko joera sumatuko zaio, hobetzeko aldaketaren zantzuekin.

2021-03-31ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 31 Mar 21 0

Ez da bat ere aldatuko eguraldiaren martxa antizikloiaren isobarek lurralde hau modu onean hartuko dutelarik. Zeru sabaia ia erabat garbi eta eguratsa garden hezetasun gutxirekin dela, giro goxo eta atsegina elementuak modu onean direla, hego haizea baretuaz. Beraz, gaur ere eguraldi on ona lurralde guztian.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika