Eguraldia

2021-05-05eko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 05 Mai 21 0

 Gaur ipar haizearen ufadatxoek apur bat mikaztuko dute giroa, goi mailako hodeiek zerua dezente estaliko dutelarik. Euri arriskurik gabe eta  beste elementuak modu onean direla, giro goxo eta atsegina eguratsa hezetasun gutxirekin delarik.

2021-05-04ko EGURALDIA /JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 04 Mai 21 0

 Atzoko joerari eutsiaz beste pixka bat gorago tenperatura baina arratsaldean haizea iparretik jartzeak, apur bat motelduko du epeltzeko joera hori, onaren mailari ederki eutsiko dion arren. Eguratsa hezetasun gutxirekin garden mantenduko da. Horrela akats txiki batzuk gora behera bikain eutsiko dio astean zehar udaberri giro jatorrari bazterrak alai eta goxo mantenduaz, eguzkia bistan dela kanpoan gustura ibiltzeko moduan. Euri faltan oraindik baina hori asteburuan etorriko da eta bazterrak ederki aseko ditu

2021-05-03ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 03 Mai 21 0

Gaur gehiago nabarmenduko da hobetzeko joera, goizeko haize leunaren hego ukituarekin baina  geroko ipar ukituak ez dio tenperaturari asko igotzen utziko. Ostarteak nagusi zeru sabaian eguzkiaren agerraldi goxoekin. Haizea epeldu ezinean ibiliko da baina gutxi mugituko denez, ez du giroa asko mikaztuko eta galanki gauzatuko da hobekuntza epeltzeko joera martxan dela. Hurrengo egunetan ere nabarmen eutsiko dio epeltzeko joerari onaren maila irabazian dela. Beraz, astean zehar lurralde honetan behintzat bikain portatuko da.

2021-05-30eko EGURALDIA/JOXE LANDA-

Eguraldia, Irratsaioak 30 Api 21 0

Ipar haize petralarekin atzoko tankera mantenduko du gaur ere tenperatura behean dela. Zeru sabaia erabat estalia atzo baino pixka bat sareago baina ostarterik gabe. Euri mehatxua bai baina ipar partean oso gutxi botako du ateriari eutsi ezinean sumatu arren eta giro fresko eta petrala egongo da ipar haize zitalarekin. Astelehenean Maiatzari kaixo egin beharko zaio, izan ere igandean garbitu bai baina epeldu ez da bat ere egingo. Astelehenean udaberri giro jatorra martxan.

2021-04-29KO EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 29 Api 21 0

Ipar haize petralarekin atzoko tankera mantenduko du gaur ere tenperatura behean dela. Zeru sabaia erabat estalia.

2021-04-28ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 28 Api 21 0

Atzoko tankera mantenduko du gaur ere eguraldiaren elementuak berdintsu direla. Kaskarkeria baretzen baina ganoranzko hobetzerik lortu ezinean. Beraz, grazia gutxiko eguraldia lainotzarrak arrastaka eta epeldu ezinean sumatuko delarik.

2021-04-27ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 27 Api 21 0

Gaur ere euri giroan baina oro har atzo baino gutxiago botako du eta tenperatura pixka bat beherago ipar mendebaldeko haize suabearekin. Itxura kaskarra mantenduko du baina asko txartu gabe ipar mendebaldeko haize suabearen lardaskeriekin. Desegindako depresio txiki bat tokatuko da parean eta jita horixe mantenduko du egun batzuetan. Petral antzean lainope baina euri gutxirekin. Oro har grazia gutxiko eguraldia baina giroa asko txartu gabe haizea suabe delarik.

2021-04-26ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 26 Api 21 0

Gaur euri giroa, haize aldakorra hego ekialdetik eta tenperatura beherago direla. Zerua erabat estalia euri mehatxuarekin eta leku batzuetan dezente bota ere bai batez ere arratsaldean. Ekialdean nabarmenduko da euri gune hori eta Gipuzkoa ere dezente harrapatuaz, busti ere bai baina ez da lurralde guztira zabalduko. Gaurko joera mantenduko du hurrengo egunetan ere eta ea bazterrak bustitzen dituen. Asko suposatuko du kanpoarentzat euri premi horiek pixka bat asetzeak. Ongi etorria beraz.

2021-04-23KO EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 23 Api 21 0

Gaur onaren maila areagotu egingo da. Zeru sabaia ia erabat garbi eta tenperatura gorago dela, udaberri giro goxoa haizearen hego ukitu leunarekin. Zeru sabaia ia erabat garbi goi mailako hodei sare batzurekin, euri arriskurik bat ere gabe. Eguratsa garden hezetasun gutxirekin eta beste elementuak ere modu onean direla, bikain portatuko da eguraldia lurralde guztia udaberri giroan mantenduaz. Europako antizikloia modu onean kokaturik eta Atlantikotik borraska hurbiltzen baina oraindik urruti.

2021-04-22KO EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 22 Api 21 0

Goizean zeru sabaila goibel egongo da. Eguarditik aurrera eta arratsaldean bereziki eguzkiaz gozatzeko aukera izango dugu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika