Eguraldia
2021-05-20 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 20 Mai 21 0
Giro ederra izango dugu gaurkoan.
2021-05-19ko EGURALDIA
Eguraldia, Irratsaioak 19 Mai 21 0
Dotoreziak apur bat irabazi baina goxotasunak bat ere ez ipar mendebaldeko haizea pixka bat mugitzeagatik. Garaiari dagokiona lortzeko asko falta oraindik. Baina bistaratu da hori eta ea hurrengo egunetan bikain gauzatzen den.
2021-05-18 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 18 Mai 21 0
Gaur ere atzoko tankera mantenduko du lainoak sare eta ateriari eutsiaz baina haizea nora ezean ia geldi dela, giroa zertxobait goxoagoa nabarituko da tenperatura berdintsu mantenduko den arren. Gaur ere on mailak garaiari dagokiona harrapatzeko asko falta. Eguzkia bistaratu bai baina ganora gutxirekin eta gutxi nabarituko da giroaren goxotasuna mikatz puntua mantenduko duelarik. Ea eguzkiak sasoiko dagoelarik pixka bat goxatzen duen.
2021-05-17 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 17 Mai 21 0
Giro petrala eta desatsegina ipar mendebaldeko haize zitala pixka bat mugituaz baina lainoak sareago direla ateri eta eguzkiaren agerraldiek apur bat alaituko dute giroa gutxi goxatuko den arren. Isobarak jita desegokian, haizea jita txarrean dezente mugituaz eta tenperatura behean, garaiari dagokiona galanki zapuztuaz. Garbi samar eta ateri mantentzea alde ona baina mendebaldetiko haize freskoak asko mikaztuko du dezente mugituaz. Badirudi egun batzuetan tankera berdintsua mantenduko duela.
2021-05-13 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 13 Mai 21 0
Gaur goizean ateriari eutsiko dio, baina arratsaldetik aurrera trumoiak euri dexente ekarriko dute. Tenperarturari dagokionez, 20ºren buelta ibiliko da.
2021/05/12 EGURALDIA/ JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 12 Mai 21 0
Dezente hobetuko da gaur nora ezeko haize geldiaren hego ukituak eraginda. Baina ez da asko nabarmenduko hobekuntza hau haize geldi hori arratsaldean iparretik jarriko delarik eta iluntzean berriz ere euritara joko du freskatzeko joerarekin. Beraz, gaur ere ez dugu eguraldi gustagarria izango.
2021-05-11 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 11 Mai 21 0
Beste pauso bat emango du kaskartze aldera tenperatura beste pixka bat jaitsiaz eta zaparrada potoloak trumoi eta guzti. Horrela grazia gutxiko eguraldia, giro busti eta freskoarekin, bazterrak dezente bustiaz. Ongi etorria euriari baina ez zaigu bat ere gustatuko freskatze hau Maiatzaren erdirako deserosoa dirudielako. Badirudi bihar zertxobait hobea izango dela, tenperatura pixka bat gorago eta ateri gehiagorekin. Baina astean zehar kaskarkeriarako joera mantenduko da.
2021-05-10 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 10 Mai 21 0
Goizean giro polita izango dugu, arratsaldean tenperatura beheraka eta lainotzarrak arrastaka euria dariela, giroa galanki kaskartuaz ekaitz tankerako zaparradekin.
2021-05-07 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 07 Mai 21 0
Alai abiatuko da eguna ostarteekin. Haizearen ipar ukituak pixka bat zikinduko du eguratsa baina ateriari eta epeltasunari eutsiaz ez du asko galduko onaren mailak eta gainera kostaldean bakarrik izango du eragina aldaketa txiki horrek. Iluntzerako haizea hegotik jarriz txukuntzeko eta epeltzeko joera berreskuratuko du eta bihar beroa galanki nabarmenduko da. Orokorrean gaur ere onaren mailak ez du bat ere galduko eta bikain portatuko da asteburu honetan igandea barne dela. Badirudi euria ere bistaratuko dela eta ongi etorria izango da.
2021-05-06 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 06 Mai 21 0
Goizean garbi mantenduko da zeru sabaia. Arratsaldean lainoak agertu eta zerua saretuko dute. Tenperaturari dagokionez, giro oso ona izango dugu.