Eguraldia
2021-06-07 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 07 Eka 21 0
Gaur gehiago nabarmenduko da hobetzeko joera tenperatura kostaldean ere hogeitik gora mantenduko delarik. Ostarteak nagusi direla eguzkiaren lamadatxoek asko goxatuko dute giroa, beti ere haizearen ipar ukituak traba pixka bat egingo diolarik kostaldean tenperaturaren gorako joerari. Gutxi suposatuko dute akats txiki horiek epeltzeko joera hogeitik gora kokatuaz. Barnealdeetan gehiago nabarmenduko da, bero puntua harrapatuaz.
2021-06-04 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 04 Eka 21 0
Gaur euri eguna izango da egunean zehar dezente botako duelarik. Goizean trumoiarekin eta gero euri lardatsa ipar mendebaldeko haizeak ekarritako laino baxuak arrastaka direla. Tenperatura pixka bat jaitsiaz asko petralduko da giroa freskura eta hezetasun nabarmenarekin. Borraska muturraren atzekaldeak eragindako erasoaren kaskarkeriak parean ditugula, giro kaskarra eta mikatza grazia gutxiko eguraldiarekin. Bihar ere gaurko tankeran baina kaskarraldia bukatzear.
2021-06-03 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 03 Eka 21 0
Arratsaldean euri dezente botako du. . Tenperatura pixka bat jaitsiaz asko petralduko da giroa freskura eta hezetasun nabarmenarekin.
2021-06-02 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 02 Eka 21 0
Tenperatura apur bat jaitsiko da baina tamaina egokian mantenduaz, bikain eutsiko dio onaren mailari goxotasun bereziarekin. Haize leunak ipar ekialdetik joko du ipar partean behintzat eta jita horrek tenperaturari apur bat beherantz eragingo dio baina giroaren goxotasunak gutxi galduko du.
2021-06-01 EGURALDIA /JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 01 Eka 21 0
Beroa nabarmenduko da gaur pixka bat mugituko den hego haizeak eraginda. Hodei bakan batzuk zeru sabaian baina eguzkia bistan eta euri arriskurik gabe ipar partean behintzat. Hegoaldean ekaitz batzuk gara daitezke baina asko ez dira izango. Horrela udaberri giro bikaina eguzkiak areagotutako bero lamada bereziarekin. Baditeke ekaitz garapeneko hodei potoloren bat agertzea Bizkaia aldean tanta handiko euri zaparradak barreiatuaz.
2021-05-31 EGURALDIA JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 31 Mai 21 0
Beroa nabarmenduko da gaur tenperatura dezente igoaz hego ekialdeko haize leunarekin. Hodei sare batzuk egongo dira zeru sabaian baina eguzkia bistan dela dotorezi polita mantenduko da udaberri giro bikainarekin. Eguratsa garden hezetasun gutxirekin bero sanoa izango delarik. Ekaitz batzuk gara daitezke batez ere barnealdeetan beroak xaxatuta. Hurrengo egunetan ere tankera honi eutsiko dio hego haizea pixka bat mugituaz.
2021-05-27 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 27 Mai 21 0
Oro har udaberri giro petoa beroa protagonista dela.
2021-05-26 EGURALDIA
Eguraldia, Irratsaioak 26 Mai 21 0
Beste pixka bat hobea elementuak modu onean direla. Haizea ipar ekialdetik suabe eta zeru sabaia ia erabat garbi, eguzkia bistan dela dotorezi polita mantenduaz. Tenperatura behar adina igo ezinean baina joerari itxura ona sumatuko zaiolarik, akats txiki horiek azkar konponduko ditu eta txalo joko diogu on aldi bikainari.
2021-05-25 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 25 Mai 21 0
Gaur haizeak ipar ekialdetik joko du suabe eta hoberantz eragingo dio eguraldiari, ateri mantendu eta hodeiak saretzen direla. Goizean estali samarra baina eguerdirako oskarbi guneak bistaratuko dira eta eguzkia bistan dela, arratsalderako giroa galanki goxatuko da. Joera bikaina sumatuko zaio eguraldiari hobekuntza galanki nabarmenduaz, astean zehar udaberri giro bikainarekin. a maiatzak gusto ona uzten digun eguraldiaren aldetik.
2021-05-24 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 24 Mai 21 0
Kaskartze aldera egingo du berriro mendebaldetiko eraso batek harrapatuta, giroa galanki petralduaz. Tenperatura asko jaitsiko da ipar partean behintzat eta hotz sentsazioa asko nabarmendu ipar mendebaldeko haizea dezente mugituaz. Zeru sabaia erabat estalia eta euria dezente goiz partean eta arratsaldean ateriago baina goibel. Horrela ia-ia negu giroa gaur eta bihar ere petral, pixka bat alaiago eta ateri egongo bada ere. Badirudi ondorengo egunetan dezente nabarmenduko dela hobetzeko joera.