Eguraldia
2021-06-22 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 22 Eka 21 0
Atzo hartutako joerari jarraituaz dezente mikaztuko da gaur eguraldia haizea ipar mendebaldetik pixka bat mugituaz. Laino narrasak arrastaka barreiatuko ditu ipar partean euri giroa eta petraltzeko joera nabarmenduaz. Beraz, kaskarralditxoa martxan egun batzuetarako uda giroa galanki zapuztuaz. Borraska tankerako depresioak barreiatuko dira iparraldean lurralde hau pixka bat harrapatuaz. Beraz, egun batzuetan kaskar antzean eta on aldi bikaina bistan.
2021-06-21 EGGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 21 Eka 21 0
Pixka bat narrasago eta freskoago baina gutxi galduko du onaren mailak oskarbi gune dezenteak mantenduko direlarik. Ateriari erabat eutsi ezinean baina zipriztin arin batzuk besterik ez ditu botako. Onaren maila galeran sumatuko da egun batzuetarako joera abisatuaz. Beraz, grazia gutxiko eguraldia hurrengo egunetan ere, tenperatura behegian eta dotorezia galeran direla. Baina on aldi bikaina bistan hurrengo asteburua barne.
2021-06-18 eguraldia/joxe landa
Eguraldia, Irratsaioak 18 Eka 21 0
Tankera berdintsuan mantenduko da eguraldia. Haizea ipar mendebaldetik dela euri mehatxuarekin, tarteka zaparradatxoak botaz giro umela eta zikina baina asko hoztu gabe. Tenperatura goxo baina giroa lardats haizea jita txarrean dela. Beraz, eguraldi txarra ez baina grazia gutxiko giroa goibel eta hezetasun nabarmenarekin. Bihar eta etzi eguraldi hobeagoa tokatuko zaigu epeltasunak eta dotoreziak dezente irabaziaz.
2021-06-17 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 17 Eka 21 0
Eguraldi kaxkarra izango dugu gaurkoa. Euri eguna izango dugu.
2021-06-16 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 16 Eka 21 0
Hego haizearen ufada batek asko igoko du tenperatura eta bero galanta izango dugu lurralde guztian. Bero hodeiak agertu eta ekaitzak garatuko dira barnealdeko mendi guneetan baina kostaldea salbu eki haize leunak babestua.
2021-06-15 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 15 Eka 21 0
Atzoko tankera mantenduko du eguraldiak, tenperatura goian dela. Eguzkia bistan hodei bakan batzurekin. Udaberri giro bikaina, kostaldean goxo eta hegoaldean berotzar galanta ekialdetiko haize leunarekin. Bero hodeiak agertuko dira mendi aldeetan baina kostaldea salbu mehatxua sumatu arren. Beraz, tenperatura gaur ere goian, zeru sabaia garbi samar eta eguratsa garden gandu pixka batekin.
2021-06-14 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 14 Eka 21 0
Gaur haizearen ipar ukitu apur batek zertxobait behera eragingo dio tenperaturari kostaldean baina oso gutxi izango da hori eta goizean sortuko diren behe laino horiek segituan deseginaz, garbi geratuko da eguratsa eguzkia goiz hasiko delarik lanean. Horrela beroa nabarmenduko da kostaldean ere eta barnealdeagoetan tenperatura oso goian, beroaren sentsazioa asko nabarmenduaz. Barnealdeetako mendi guneetan ekaitzak garatu daitezke, zaparrada mardulak botaz.
2021/06/10 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 10 Eka 21 0
Giro ederra izango dugu gaurkoan. 25 graduetara iritsiko gara.
2021-06-09 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 09 Eka 21 0
Ipar haizea pixka bat mugitzeak tenperatura zertxobait beherago mantenduko du baina tamaina ona galdu gabe ederki eutsiko dio onaren mailari giro goxo eta atsegina mantenduaz. Kostaldean zertxobait behera tenperatura baina giroaren goxotasunak bat ere galdu gabe eta barnealdeetan epelago.
2021/06/08 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 08 Eka 21 0
Haize suabea iparretik laino maskal batzuk barreiatuaz baina ostarteak nagusi direla, garbitasuna eta epeltasuna nabarmenduko dira tenperatura dezente gorago mantenduaz. Hogeita bost gradu kostaldean eta barnealdeetan gorago udaberri giro bikainarekin. Elementuak modu onean direla ongi portatuko da eguraldia gaur eta astean zehar ere bai eguzkiaren presentziak onaren maila areagotuaz. Kostaldean ere epel- epel eta goxo-goxo, zeharo giro onarekin.