Eguraldia
2021/07/09 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 09 Uzt 21 0
Gaur zeharo eguraldi ona elementuak modu onean direla. Haize suabea aldakor, goizean hego ukituarekin eta arratsaldean ipar ekialdetik. Goizez hodei bakan batzuk zeru sabaian eta arratsaldez erabat oskarbi eguzkiarentzat lan leku bikaina bermatuaz. Bazterrak ederki goxatuko ditu sasoiko dagoen eguzki mardul horrek. Eguratsaren hezetasuna modu onean dela, garden sumatuko dugu dotorezia areagotuaz. Penintsulan aurkituko den antizikloiaren efektua izango da giro bikain hau.
2021/07/06 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 06 Uzt 21 0
Asko aldatuko da eguraldiaren martxa. Haizea ipar mendebaldetik jarri eta pixka bat mugituaz, laino narrasak arrastaka barreiatuko ditu euri lardatsa dariela. Euri gutxi baina giro motela mantenduko da, erabat estalia eta lainoak baxutik direla. Tenperatura asko jaitsiaz galanki mikaztuko da giroa ipar partea gaztigatuaz. Hegoaldean ere ederki nabarituko da aldaketa hau eta joera honek jarraipena izango du egun batzuetan pattal antzean portatuko delarik, isobarak jita txarrean direla.
2021-07-05 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 05 Uzt 21 0
Gaur hego haize pixka batek eraginda asko igoko da tenperatura bero galanta lurralde guztian mantenduaz. Zeru sabaia erabat garbi eta eguratsa garden direla, uda giro bikaina egun guztian lurralde osoan. Beraz, dotorezi polita eta bero puntu nabarmenarekin uda giro petoa elementuak modu onean direla. Hegoaldean zeharo garbi eta beroegi tenperatura oso goian mantenduko delarik. Gauean eguraldiaren martxa aldatu egingo da haizea ipar mendebaldetik jarri eta pixka bat mugituaz. Kaskarkeria barreiatuko du bihar ipar partea gaztigatuaz.
2021-07-02 EGURALDIA /JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 02 Uzt 21 0
ipar haize leuna apur bat mendebalagotik izango dela, baina uda giroari bikain eutsiaz.
2021-06-30 EGURALDIA JOXE LANDA
Eguraldia, Sailkatu gabea 30 Eka 21 0
Gaur ere ez da asko aldatuko baina ipar haizea apur bat ekialdeagotik jartzeak hobetzeko joeran jarriko du eguraldia, lainoak saretu eta tenperaturan pixka bat igoaz. Alaiago eta goxoago behintzat bai baina garaiari dagokion uda giroa lortu ezinean.
2021-06-29 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 29 Eka 21 0
Gaur berriz ere galdu egingo du onaren mailak haizea ipar mendebaldetik dezente mugituaz. Lainotzarrak arrastaka zer edo zer bota nahian. Euri gutxi baina giro umela mantenduko da eta tenperaturak ere zertxobait galduko duenez, apur bat mikaztuko da giroa. Beraz, grazia gutxiko eguraldia eta pixka bat amorragarria ere bai garaia kontuan izan ezkero. Ea hurrengo egunetan poliki-poliki nabarmenago hobetzea lortzen duen udararen sentsazioa nabaritu dezagun.
2021-06-28 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 28 Eka 21 0
Gaur ere, grazia gutxiko eguraldia izango dugu atzokotik zertxobait irabaziko duen arren. Sartaldetik joko duen zehar haizeak pixka bat mugituaz, laino baxuak barreiatuko ditu. Tenperatura igo ezinean dela, garaiari dagokiona harrapatzeko dezente faltako du dotoreziak eta giroaren goxotasunari eutsi ezinen dela, mikatz puntua mantenduko du elementuak modu onean jarri ezinean direla. Beraz, ateri samar baina lainotzarrak arrastaka eta tenperatura igo ezinean.
2021-06-25 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 25 Eka 21 0
Gaur zeharo eguraldi ona, elementuak modu onean direla. Haize suabea aldakor, goizean hego ukituarekin eta arratsaldean ipar ekialdetik. Hodei bakan batzuk zeru sabaian eta arratsaldean erabat oskarbi eguzkiari lan lekua utziaz. Bazterrak ederki goxatuko ditu sasoiko dagoen eguzki mardul horrek. Eguratsaren hezetasuna modu onean dela, garden sumatuko dugu dotorezia areagotuaz. Penintsulan aurkituko den antizikloiaren efektua izango da giro bikain hau.
2021-06-24 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 24 Eka 21 0
San Juan goizak giro euritsu eta goibela ekarriko digu. Arratsaldean piskanaka atertzeko joera hartuko du eguraldiak.
2021-06-23 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 23 Eka 21 0
Atzoko tankera mantenduko du gaur ere grazia gutxiko eguraldiarekin. Fresko samar eta zikin, ipar mendebaldeko haize petralarekin giro desatsegina garaiari dagokiona asko zapuztuaz. Eguratsa zikin, umela eta tenperatura behegian direla, kaskar mantenduko da gaur ere eguraldia.