Eguraldia
2021/08/02 EGURALDIA-JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 02 Abu 21 0
Gaur asko nabarmenduko da hobetzeko joera hori giro goxo, atsegina eta dotorezi polita mantenduko delarik, zeru sabaian hodei bakan batzuk egon arren. Haize leunak ipar ekialdetik joko du ia geldi giroaren goxo puntu hori bermatuaz. Tenperatura gorago baina tamaina onean dela, giro gustagarria garaiari tokatzen zaion uda giro bikainarekin. Badirudi astean zehar dezente eutsiko diola on maila bikain honi, akats txiki batzuk gora-behera.
2021-07-22 EGURALDIA >/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 22 Uzt 21 0
Goizean behe lainoa nagusituko da , baina orduak aurrera egin ahala, ostarteak ireki eta rguzkia bistaratuko da. Gau beroa izango da protagonista eta arratsalde amaierarako berriz ere lainoa sartzea aurreikusten da.
2021-07-21 EGURALDIA /JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 21 Uzt 21 0
Atzoko tankera bete-betean mantenduko du eguraldiak elementuak modu onean direla. Haize leunak hego ukitua goizean eta arratsaldean ipar ekialdetik ia geldi. Goiko hodei sare batzuk zeru sabaian baina oskarbia nagusi dela, eguzkia lanean beroa areagotuaz. Kostaldean tenperatura tamaina onean giroa goxo mantenduaz baina pixka bat hegoalderago beroegi, apur bat desatsegina bihurtuaz. Kontuz berotzar horrekin osasuna kaltetu dezakeelako. Beraz, kostaldean goxo.
2021/07/20 EGURALDIA JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 20 Uzt 21 0
Gaur ere atzoko tankerari eutsiko dio bete-betean pixka bat beroago mantendu arren. Kostaldean tenperatura maila egokian uda giroari ederki eutsiaz baina barnealdeetan beroegi tenperatura oso goian dela. Zeru sabaia ia erabat garbi goiko zirro hodei mehe bakanekin eta eguzkia lanean dela, kontuz beroarekin batez ere barnealdeetan. Kostaldean mantenduko da goxoena eta hurrengo egunetan ere maila honi eutsiko dio.
2021-07-19 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 19 Uzt 21 0
Ederki eutsiko dio giroak onaren mailari, egunsentiko haize leunaren hego ukituak eraginda, tenperatura zertxobait gorago dela. Gerora ipar ekialdera aldatu arren, epeltzeko joera manteduko da barnealdeetan beroa nabarmenduaz. Kostaldean tamaina onean eta hegoaldeetan beroegi. Zeru sabaia erabat urdin eta eguratsa garden hezetasun gutxirekin. Beraz, uda giro bikaina lurralde guztian baina elementuak tamainarik onenean kostaldean ipar haizeari esker.
2021/07/16 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 16 Uzt 21 0
Gaur gehiago nabarmenduko da hobetzeko joera goizeko laino maskalak desagertu era arratsaldean erabat garbi egongo delarik lurralde guztian. Lehenbizi kostaldean garbituko da eta pixka bat barnealdeago temati mantenduko dira laino narrasak baina lurralde guztia garbi geratuko da hurrengo egunetarako. Tenperaturaren igoera berriz barnealdeetan kostaldean baino gehiago nabarituko da. Dotoreziak eta epeltasunak dezente irabaziko dute udararen santsuekin.
2021/07/15 EGURALDIA/JOXE ANDA
Eguraldia, Irratsaioak 15 Uzt 21 0
Gaur atzoko bideari eutsita, egun goibela izango dugu, batez ere goiz partean. Arratsaldean ostarte batzuk agertuko dira zeru sabaian.
2021-07-14 EGURALDIA JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 14 Uzt 21 0
Lainoak arrastaka eta goiko hodeiak parean direla, goibel mantenduko da gaur egun guztian eta goiz partean euri pixka bat bota ere bai. Arratsaldean ipar mendebaldeko haize petralarekin, ateri baina goibel eta zikin grazia gutxiko eguraldia izanez, giro aspergarriarekin. Oraindik kaskarkeriak jarraitu egingo du.
2021/07/13 EGURALDIA JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 13 Uzt 21 0
Atzo hartutako tankerari eutsiko dio bete-betean petralkeria eta lardaskeria mantenduaz. Tenperatura beheraka eta ipar-mendebaldeko haizea mugituaz, asko mikaztuko da giroa lurralde guztian. Hegoaldean ere asko mikaztuko da ibai haizea mugitu eta tenperatura asko jaitsiaz. Bihar ere gaurko tankerari eutsiko dio lardaskeria eta petralkeria mantenduaz, baina on aldi bikaina martxan astebururako. Ea hobekuntza horrek garaiari dagokion maila harrapatzen duen.
2021/07/12 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 12 Uzt 21 0
Erabat aldatuko da eguraldiaren izaera ipar mendebaldeko eraso batek harrapatuta, ipar partea gaztigatuko duelarik giroa galanki petralduaz. Tenperatura asko jaitsi eta lainotzarrak arrastaka euri lardatsa dariela, galanki mikaztuko du giroa egun batzuetarako lardaskeria honek. Ez digu bat ere graziarik egingo aldaketa petral honek, garaiko tankera galanki zapuztuaz. Barnealdeetan kostaldean baino gehiago nabarmenduko da aldaketa hau.