Eguraldia

2022-02-10 EGURALDIA JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 10 Ots 23 0

Gaur dotorezia irabazian. Behe lainoak desegiten eta oskarbia nagusituaz, zeru sabaia erabat garbi dela dotorezi polita izango dugu. Egunsentia hotza izotza leku askotan agertuko delarik baina hego ukituko haize leunak azkar epelduko ditu bazterrak eta giro dotorea eta goxoa mantenduko da egun guztian Euskal Herri guztia barne dela. Egunsentiko hotz puntu eta behe lainoen akats horiek azkar batean konpondurik, bikain portatuko da eguraldia egunean zehar lurralde guztian dotorezia eta goxotasuna nabarmenduko direlarik.

2023-02-07 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 07 Ots 23 0

goxatu ezinean mikatz puntu amorragariarekin igaroko da gaur eguna,  Ateriari ere eutsi ezinean.

2023-02-06 EGURALDIA JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 06 Ots 23 0

Gaur ere haizeak tankera berdintsua mantenduko du ipar ekialdetik suabe samar baina hotza izango denez, tenperaturari beherantz eragingo dio apur bat garbitze aldera eraginaz. Goizeko laino maskalak segituan desagertuko dira. Zeru sabaia garbitzen eta eguratsa garden dela, dotoreziak asko irabaziko du. Haize petralak ez dio tenperaturari igotzen utziko eguzkia giroa epeltzen saiatuko den arren. Giroa goxatu ezinean tenperatura behegian dela.

2023/02/03 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 03 Ots 23 0

Gaur dotorezi polita, erabat oskarbi mantenduko delarik lurralde guztian. Eguratsa garden ipar ekialdeko haize leunarekin, goxo puntua ere asko nabarituko zaiolarik. Tenperatura igo ezinean eta elementuak modu horretan direla giro gustagarria kanpoan ibiltzeko. Aireak hezetasun gutxi edukiko du, tenperaturaren akats txiki hori jantziekin konpontzen erraza izango delarik. Bikain goxotasun freskoarekin.

2023-02-02 EGURALDIA JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 02 Ots 23 0

Goizean hotz, izotza zenbait txokoetan. Eguna aurrera joan ahala eguzkiak bere lana egin eta goxatuko du.

 

2023-02-01 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 01 Ots 23 0

Bikain eutsiko dio hobetzeko joerari elementuak modu onean direla. Giroaren goxotasuna eta dotorezia irabazian mantenduaz, kanpoan ibiltzeko aproposa izango da. Udaberriaren zantzuak sumatuaz sekulako on aldia martxan astean zehar mantenduko delarik.

2023/01/31 EGURALDIA JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 31 Urt 23 0

Tenperatura apur bat gorago goizeko haizearen hego ukituak eraginda. Gero haize aldakor horrek, iparretik jarri eta apur bat mugituaz, laino narrasak barreiatuko ditu eguratsa zikindu eta euri zipriztinak botaz. Ipar partea gaztigatuko du. Giroaren goxotasuna irabazian baina dotorezia galeran. Joera hori ez da asko nabarmenduko eta astean zehar hobetzeko joerari eutsiko dio udaberri giroaren zantzuak nabarituaz.

2023-01-30 eguraldia/joxe landa

Eguraldia, Irratsaioak 30 Urt 23 0

Gaur gehiago nabarmenduko da eguraldiaren hoberanzko joera elementuak modu hobean sumatuko direlarik. Kaskarkeri petral makur hori atzean utzi eta negu girotik udaberri girorantz abiatuko da, joera hori dezente nabarmenduko zaiolarik. Noraezeko haize geldiaren hego ukituak lagunduta itxura eta goxotasuna irabazian eta badirudi bikain portatuko dela astean zehar akats txiki batzuk gora behera giroa goxo eta alai mantenduko delarik.

2023-01-27 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 27 Urt 23 0

 Gaur prezipitazioak izango dira protagonista zaparrada mardulak botako dituelarik, tarteka ater une batzurekin. Behetan euritan baina tarteka txingorra eta goietan elurra mara-mara mendietan koska dezentea eginaz. Tenperatura berdintsu mantenduko da baina ipar haizea mugituaz mikatz puntu makurra mantenduko du eguraldiak, negu giroari temati eutsiaz, petralkeri amorragarriarekin.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika