Eguraldia

23021-09-24 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 24 Ira 21 0

Berdintsu jarraituko du eguraldiak edo zertxobait hobea elementuak modu onean direla. Hodei batzuk zeru sabaian bat ere trabarik egingo ez dutenak eta tenperatura zertxobait gorago lurralde guztian. Ipar ekialdeko haize leunarekin eguratsa garden eta tenperatura zertxobait gorago dela, bikain mantenduko da giroaren goxotasuna ateriari lurralde guztian eutsiko diolarik.  Dotorezi polita eta giro atseginarekin bikain abiatuko da udazkenean, gaua luzatzen joan arren. Iluntze aldera hodeiak apur bat trinkotuko dira baina ateriari eutsiko dio eta hego haizeak garbitu.

2021-09-23 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 23 Ira 21 0

Eguraldiak altsatzeko joera hartuko du eta tenperaturak ere poliki gorantz egingo dute.

2021-09-22 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 22 Ira 21 0

Gaur balantza txiki bat hobetze aldera egingo du baina ez da asko gauzatuko eta giroak kaskarkeri eta petralkeri puntua mantenduko du hobekuntza txiki hori gutxi nabarmenduko delarik. Txarragoa ate joko dela, ezin asko aprobetxatu hobetze hau.

2021-09-21 EGURALDIA-JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 21 Ira 21 0

 Gaur ere lardaskeria mantenduko da baina suabeago, erasoa dezente arinduaz, elementuak modu hobean direla. Haizea iparretik suabe eta tenperatura zertxobait gorago direla, pixka bat arinduko da eguraldiaren txarkeria baina asko ez da nabarmenduko hobekuntza hau isobarak jita onean jarri ezinean direlako. Beraz, gaur ere grazia gutxiko eguraldia baina hobetzeko joera mantenduko du hurrengo egunetan tarteka euri zipriztinak barreiatuaz izango bada ere.

2021/09/20 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 20 Ira 21 0

 Eguraldi kaskarra ipar mendebaldeko haize baldarrarekin. Tenperatura beherago eta euria galanki, ipar partea gaztigatuaz, ekaitz tankerako zaparradak ere izan daitezkeelarik. Eraso honek ipar partea gaztigatuko du giro petral eta mikatzarekin. Gaurkoa izango da txarrena elementuak modu txarrean direla. Prezipitazioak mardul eta tenperatura jaitsiaz, lainoak arrastaka eta euria galanki botaz txarraldi makurra gaur. Bihar arinago baina lardaskeria mantenduko da.

2021-09-17 EGURALDIA /JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 17 Ira 21 0

Hobetze polita isobaren jitak eraginda. Goizeko haizearen hego ukituak gorantz eragingo dio tenperaturari maila egokian mantenduaz eta ostarteak nagusi goi mailako hodei zirrinta batzuk egon arren. Horrela egun bateko eguraldi on berezia elementuak modu onean direla. Dotorezi polita eta giro goxo eta atsegina lurralde guztian baina eguna bukatzerako laino maskalak barreiatuko dira ipar haizeak ekarrita, kostaldea pixka bat zikinduaz. Bihar ere euri eguna giroa freskatuaz.

2021-09-15 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 15 Ira 21 0

 Atzo hartutako tankerari eutsiko dio. Hego haizea nora ezean geldi baina ipar ukitua nabarituko zaiolarik eta zeru sabaia estaliago hodei mota guztiekin, ateriari eutsi ezinean. Tenperatura beherantz abiatuaz eguraldiaren on maila galeran sumatuko dugu baina oraindik on mailari dezente eutsiaz.

2021-09-14 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 14 Ira 21 0

Hego haizea pixka bat mugituko da gaur eta tenperatura apur bat jaitsi ere bai baina maila egokian mantenduaz, giro goxoa haize guneetan izan ezik. Zeru sabaia estalia hodeiak konkortzeko joerarekin, ekaitzak garatuaz zaparrada trumoitsuak barreiatuaz. Horixe izango da egun batzuetan mantenduko den joera eta azkenean freskatu eta narrastu haizea iparretik jarrita. Beraz, giro nahasia astean zehar freskatzeko joera ere nabarmenduko zaiolarik.

2021/09/10 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 10 Ira 21 0

Atzokoaren tankerari eutsiko dio gaur ere, tenperatura eta beste elementuak berdintsu direla. Giro goxoa baina eguratsa eta zeru sabaia zikin samar direla, dotoreziak apur bat galduko du baina ona deitzeko moduan mantenduaz, ederki eutsiko dio uda giroari, bihar gaur baino hobea izango delarik. Zikin antzean baina goxo elementu batzuk modu onean direla. Epel puntu goxoa eta ipar haizea oso suabe direla, bikain portatuko da batez ere hurrengo egunetan.  

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika