Eguraldia

2021-10-15 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 15 Urr 21 0

Tenperatura apur bat gorago eta zeru sabaian gutxi molestatuko duten hodei batzuk, onaren maila bat ere galdu gabe. Kostaldean gehiago nabarmenduko da orokorreko hobetze hori, hego ukituaren  eraginaz baina asko mugitu gabe giro goxo eta atsegina mantenduaz, dotorezia eta giroaren goxotasuna irabazian izango dira. Beraz, gaur, txalo jotzeko moduko giroa egun guztian, elementuak modu onean direla.

2021-10-14 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 14 Urr 21 0

Tenperatura apur bat gorago eta zeru sabaian gutxi molestatuko duten hodei batzuk, onaren maila bat ere galdu gabe. Kostaldean gehiago nabarmenduko da orokorreko hobetze hori, hego ukituaren  eraginaz baina asko mugitu gabe giro goxo eta atsegina mantenduaz, dotorezia eta giroaren goxotasuna irabazian izango dira.

2021-10-13 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 13 Urr 21 0

Gaur pixka bat txukunago laino maskal batzuk ibiliko diren arren baina ipar haizea mugitzean, dezente mikaztuko du giroa ipar partea gehiago gaztigatuaz. Horrela dotoreziak irabazi baina goxotasunak galdu, haizearen kulpaz. Hala ere eguzkiaren agerralditxoek pixka bat alaitu eta goxatuko dute giroa ordu batzuetan bederen. Gainera gaur arratsaldean tankera hobea sumatuko zaio eguna itxura politarekin bukatuko delarik. Hurrengo egunetan dezente hobea.

2021-10-08 EGURALDIA /JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 08 Urr 21 0

Beste pausotxo bat emango du hobetze aldera dotoreziak asko irabaziaz. Eguratsa ia erabat garbi haize leunak ipar ekialdetik joko duelarik. Behetako  laino baxu txamarrak ere segituan xurgatuko ditu eguzkiak eta txukun eta garden geratuko da lurralde guztia, eguraldiaren elementuak modu onean direla. Fresko puntuaren akats txiki hori garaiaren kulpa kontsideratu beharko eta egun askotan eutsiko dio eguraldiak tankera honi goizetako hotz puntu hori akats bezala hartuaz.

2021-10-05 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 05 Urr 21 0

 Gaur eguraldi txarra kaskarkeria asko gehituaz. Giro bustia eta petrala hotz puntua nabarmenduaz. Litro gutxi botako ditu baina ateriari eutsi ezinean dela, hotz umela eta eguratsa zikin, lainoak behetik direla. Grazia gutxiko eguraldia ipar partean behintzat. Zertxobait hobea hegoaldean. Bihar ere dezente eutsiko dio kaskarkeriari baina itxura politarekin bukatuko da eguna on aldi dezentea ate joka dugula. Beraz, ea itxaropen horrekin pixka bat pozten garen. 

2021/10/04 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 04 Urr 21 0

Kaskarkeria dezente gutxituko da gaur baina elementu denak ez dira modu onean portatuko. Dotoreziak pixka bat irabaziko du baina goxotasunak bat ere ez tenperatura beherago mantenduko delarik. Horrela, petral puntuarekin, grazia gutxiko eguraldia elementu batzuk modu txarrean direla. Tenperaturan igarriko da akatsik handiena. Giro hotza ipar mendebaldeko haize petralarekin mikatz puntuari eutsiko diolarik. Baina estimatuko dugu txukuntze hori.

2021-09-29 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 29 Ira 21 0

Kaskartze aldera, haizea ipar mendebaldetik jarri eta kostaldean pixka bat mugituaz. Ipar partean goibelago, lainoak arrastaka lanbro euria barreiatuaz eta batez ere kostaldea gaztigatuko du. Giroa dezente mikaztu eta busti ere pixka bat bai, kaskarkeria nabarmenduaz.

202-09-28 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 28 Ira 21 0

Gutxi aldatuko da eguraldiaren martxa mikatz puntua mantenduaz. Ipar haizearen kulpaz, tenperatura pixka bat beherago baina dotoreziak apur bat irabazi lainoak sareago direla eta oskarbi gehiagorekin, eguzkiaren agerralditxoekin. Horrela eguraldi politagoa baina giro petralagoa bat ere txartu gabe haizearen hego ukituaren falta nabarituko delarik. Bihar ere berdintsu baina hobea ate joka dela, asteburu bikaina bistan.

2021-09-27 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 27 Ira 21 0

Gaur pixka bat aldatuko da eguraldiaren martxa kaskartzeko joera sumatuko zaiolarik, haizea ipar mendebaldera aldatu eta pixka bat mugituaz. Tenperatura ez da asko jaitsiko baina aurreko egunetako onaren mailak dezente galduko du, elementuak modu txarragoan direla. Giroa asko ez da txartuko, euria ere gutxi izango delarik baina laino narrasak arrastaka direla, dotoreziak asko galduko du eta giroa mikaztu ere bai. Egun batzuetan kaskar antzean baina txartu gabe.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika