Eguraldia

2021-10-29 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 29 Urr 21 0

Gaur epeltasunari eta garbitasunari eutsi ezinean. Goiko hodeiak ugaldu eta goibel guneak gauzatuaz, euri mehatxua mantenduko da eta Euskal Herri guztia harrapatuko du joera honek, dotoreziak dezente galduaz. Tenperatura maila egokian mantenduaz giro goxoa lurralde guztian. Euri mehatxu horrek kostaldea harrapatuko du gutxien tantaren batzuk tarteka barreiatuko dituen arren. Egun batzuetan joera hauxe mantenduko du hego haizea protagonista dela eta euri mehatxuarekin.

2021-10-28ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 28 Urr 21 0

Udazten giro ederrarekin jarraituko dugu, hego haizea nagusi delarik

2021-10-27 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 27 Urr 21 0

Gaur ere berdintsu jarraituko du eguraldiak lardaskeria mantenduaz ipar haizea temati dela. Laino maskalak ipar partean barreiatuaz grazia gutxiko eguraldia ateriari eutsiko dion arren baina kaskar antzean giroa. 

2021-10-26 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 26 Urr 21 0

Atzoko joera hori mantenduaz, lardats antzean mantenduko da gaur ere, lainotsu eta ateriari eutsi ezinean, tenperatura fresko samar dela ipar haizeak xaxatuta. Ipar partea gehiago gaztigatuaz, grazia gutxiko giroa elementuak modu txarrean direla. Txarkeria nabarmenik gabe, kili-koloko eguraldia egun batzuetan antizikloiaren isobarak jita txarrean direla baina on aldi bikaina ate joka izango dugularik, aisa jasango dugu pattal alditxo hau.

2021-10-25 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 25 Urr 21 0

Zertxobait galduko du onaren mailak. Haizea goizeko hego ukitutik azkar jarriko da iparretik laino maskalak ugalduaz eta euri zipriztinak barreiatuko ditu ipar partean giroa dezente kaskartuaz. Tenperatura pixka bat jaitsiaz  giroa dezente mikaztuko da. Arratsaldean haize suabea ipar mendebaldetik jarri eta laino maskalak barreiatuko ditu euri lardatsa botaz, lardaskeria amorragarriak ipar partea gaztigatuko duelarik. Beraz, asko txartu gabe baina grazia gutxiko eguraldia mantenduko da egun batzuetan.

2021-10-22 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 22 Urr 21 0

Gaur zeharo txarra negu tankera nabarmenduaz, zenbait mendi punta elurrez zurituta. Horrela asko mikaztuko da giroa sekulako petralkeria sumatuko zaiolarik. Haize petrala iparretik dezente mugituaz, giro desatsegina eta grazia gutxikoak lurralde guztia hartuko duelarik. Prezipitazioak egun guztian mantenduko dira Euskal Herri guztia dezente bustiaz baina goiz partean gehiago eta gauera atertu. Beraz, giro makurra baina bihartik hobekuntza polita.

 

2021-10-20 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 20 Urr 21 0

Gaur ere berdintsu hego haizea protagonista dela eta hodeiak bai baina ateriari eutsiaz, goxo mantenduko da giroa. Iluntzean, hodeiak sendotuaz, pixka bat goibelduko da.

2021-10-19 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 19 Urr 21 0

Hego haizea pixka bat mugituko da, zenbait lekutan molestatzeko moduan izan daitekeelarik. Oro har ez da asko zakartuko eta epeltasuna eta garbitasunari dezente eutsiaz, ontzat hartzeko moduko eguraldia izango dugu gaur ere, elementuak kili-kolo baina alde ona nagusi dela. Giro gustagarria gehienbatean kostaldea ere hegoak goxatuko duelarik. Beraz, guar ere udazken giroaren alde ona erakutsiko du, tipikoa den hego haizearekin.

2021-10-18 EGURALDIA /JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 18 Urr 21 0

Gaur hego haizea izango dugu protagonista tamaina egokian mugituaz, kostaldean ere egun guztian mantenduko delarik. Bat ere zakartu gabe tamaina egokian, giro goxo eta atsegina, dotorezi politarekin hodei bakan batzuk zeru sabaian ikusiko diren arren. Erreka laino txamarrak segituan desagertuaz erabat ona behetako txokoetan ere lurralde guztian bermatuaz. Horrela elementuak modu onean direla, disfrutatzeko giroa egun guztian lurralde osoan.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika