Eguraldia

MIKEL LIZARRALDE

Eguraldia, Irratsaioak 02 Abe 21 0

Mikel Lizarralde bere proeiktu berria aurkeztu digu “Nire Erreferenteak”. 12 Bidio osatutako proeiektu bat da eta bere blogean lehenengo hiru bideoak ikusgai dituzue. https://bizi.eus/bloga/ -ean 

2021-11-17 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 17 Aza 21 0

 Zertxobait aldatuko da gaur eguraldiaren martxa antizikloiaren isobarak apur bat mugituaz, elementuak modu hobean jarriko direlarik. Haizea ipar ekialdetik suabeago eta lainoak sareago, ostarte batzurekin, giro alaiagoa behintzat bai tenperatura gutxi igoko den arren.

2021-11-16ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 16 Aza 21 0

Berdintsu mantenduko da eguraldiaren izaera giro kaskar eta petralarekin. Haizea iparretik pixka bat mugituaz, galanki mikaztuko du giroa tenperaturak beherako joera mantenduko duelarik. Euria gehien ipar partean botako du. Hegoaldean ere zipriztin batzuk bai zerua estali samarra dela eta ipar haizea zakar dabilela, giroa mikatz eta desatsegina hor ere. Beraz, oro har egun hauetan makur portatuko da eguraldia elementuak modu txarrean direla.

2021/11/15eko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 15 Aza 21 0

Gaur ere atzoko tankerari eutsiko dio elementuak modu txarrean direla, giroaren mikatz puntua areagotuaz. Haizea jita berdintsuan baina tenperatura zertxobait beherago dela, txartze alderako joera sumatuko zaio eguraldiari negu tankerarekin. Ipar haize petral horrekin ipar partea gaztigatuko du baina Euskal Herriaren hegoaldea ipar haizeak gaztigatuko du gehien hor biziago eta temati mugituko delarik. Gainera egun batzuetan berdintsu iraungo du eraso honek giro amorragarria mantenduaz.

2021-11-10 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 10 Aza 21 0

Berdintsu mantenduko da baina dotoreziak eta goxotasunak zertxobait irabaziaz giro alaiagoa eta pixka bat goxoagoa onaren mailak apur bat irabaziko duelarik. Baina haizearen ipar ukituak ez dio hobekuntza asko gauzatzen utziko.

2021-11-08 EGURALDIA /JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 08 Aza 21 0

Gaur apur bat areagotuko da kaskarkeria, elementuak modu txarrean direla. Zerua estalia lainoak behetik direla eta eguratsa umel, lanbro euri pixka batekin. Ipar isuri aldea gaztigatuko du. Hegoaldean ateri eta lainoak sareago baina ipar haizea mugituaz, asko mikaztuko du giroa paraje horietan ere tenperatura behean dela. Bihar asko nabarituko da hobetzeko joera, astean zehar Euskal Herri guztia giro goxoarekin bikain mantenduko delarik.

2021-11-05 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 05 Aza 21 0

Aurreko egunetako tankera goiz partean baina arratsaldean dezente aldatuko da eguraldiaren martxa txarkeria makur hori arinduaz. Haizea iparretik jarriz, bareago eta lainoak sareago direla, itxura aldetik behintzat askoz hobeto baina tenperaturak gutxi irabaziko du giroa mikatz mantenduaz. Kaskarraldi makur hori atzean utzi eta beste tankera bat sumatuko zaio eguraldiari hobetzeko itxurarekin. Ipar partean zikin eta hotz eta hegoaldean txukunago baina haizetsu.

2021-10-03 EGURALDIA /JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 03 Aza 21 0

Atzo arratsaldeko joera mantenduko da gaur egun guztian zaparrada trumoitsuak barreiatuaz goi geruzetako aire hotzak eraginda. Lurralde guztia harrapatuko du, azpitik mendebal haizea bizi samar dela, giro petral eta bustia eta txingorra ere tartean izan daitekeelarik. Beraz, eguraldi makurra borraska muturraren atzekaldeak Euskal Herri guztia gaztigatuko duelarik. Hurrengo egunetan ateri samar baina tenperatura askoz beherago ipar haize petralaren kulpaz.

2021-11-02 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 02 Aza 21 0

Gaur goizeko hego haize boladak pixka bat goxatuko du giroa baina arratsaldean ekaitzak garatzeko joera hartuko du zaparrada trumoitsuak barreiatuaz. Azpitik haizea mendebaldetik jarrita, tenperatura beherantz abiatuko da giroa galanki petralduaz. Borraska tankerako zurrunbiloa mendebaldetik etorriaz, joera galanki aldatuko da berriro ere kaskarraldi petral eta luzea martxan jarriaz. Joera honek asko mikaztuko du giroa egun batzuetarako.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika