Eguraldia
2022/02/24 eguraldia joxe landa
Eguraldia, Irratsaioak 24 Ots 22 0
Goiz partean lainoak arrasta euri zipriztin batzuk barreiatuaz baina arratsaldean saretuaz, oskarbia nagusituko da zertxobait epelduaz. Mikatz puntua mantenduko du giroak haizea ipar ekialdetik pixka bat mugituaz baina arratsaldean baretze aldera egingo du eta itxura onarekin bukatuko da eguna on aldi luzea ate joka dela. Beraz, animoak berpizteko panorama aproposa kaskarralditxo hau atzean utzi eta elementuak modu onean direla. Antizikloiari esker on aldi luzea.
2022-02-22 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 22 Ots 22 0
Egunsentian fresko samar baina hego ukituko haize suabeak gorantz eragingo dio tenperaturari giroa dezente goxatuaz eta laino gutxirekin dotoreziak ere asko irabaziko du udaberri tankera agertuaz. Ipar partean sumatuko da gehien hobetze hau eta kostaldean nabarmendu haizearen efektu berezi horrekin. Gaur txukundu eta goxatu egingo da galanki eta joerari eusteko intentzioarekin gainera. Astean zehar bikain portatuko da elementuak antizikloiari esker modu onean mantenduko direlarik.
2022/02/21 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 21 Ots 22 0
Beste fronte moduko erasotxo batek dezente kaskartuko du giroa atzoko on alditxoa zapuztuaz. Haizeak ipar mendebaldetik pixka bat mugituaz laino narrasak arrastaka barreiatuko ditu lurraldearen ipar partea gaztigatuaz. Euri gutxi baina erabat estalia lainoak arrastaka direla. Tenperatura ez da asko jaitsiko baina beste elementuak modu txarrean direla, giroa dezente mikaztuko da. Gaurko kontua izango da hau eta bihar hoberanzko joera sumatuko zaio.
2022/02/18 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 18 Ots 22 0
Gaur goiz partean epel eta txukun, ederki eutsiko dio aurreko egunetako on mailari baina arratsaldean dezente kaskartuko da. Haizea ipar mendebaldera aldatu eta mugituaz, asko narrastu eta freskatuko da, giroa galanki mikaztuaz. Lainoak arrastaka direla euria barreiatuko dute ipar partea gaztigatuaz eta tenperatura dezente jaitsiaz negu giroa nabarmenduko da. Horrela aurreko egunetako on aldi bikaina galanki zapuztuko da.
2022/02/17 EGURALDIA /JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 17 Ots 22 0
Gaur haizea suabe ibiliko da, hego haizeko ikutuarekin, eta arratsaldean ostarteak zabalduko dira.
2022/02/16 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 16 Ots 22 0
Lainoak trinko baina euri gutxi, giroa umel eta hezea mantenduko den arren. Haizea hego mendebaldera aldatuaz suabe eta tenperatura zertxobait igoko da petral puntuak ezer asko galduko ez badu ere. Beraz, gaur ere grazia gutxiko eguraldia elementuak modu onean jarri ezinean direla.
2022-02-15 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 15 Ots 22 0
Kaskar jarraituko du eguraldiak baina hobetze aldera egingo du egunean zehar ipar mendebaldeko haizea pixka bat baretuaz. Euria gutxitzen eta tenperatura zertxobait igoaz, goxoago jarriko da arratsaldean baina lainotzarrak arrastaka direla txukundu ez du asko egingo. Hobetzeko joera hori gauzatu ezinean ibiliko da egun batzuetan baina eutsiko dio pixka bat hobetzeko joera horri hurrengo egunetan ere. Beraz, on aldi politak ere bai astean zehar.
2022/02/14 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 14 Ots 22 0
Gaur eguraldi txarra, trumoizko zaparrada mardulekin txingorra ere tartean izan daitekeelarik. Ipar mendebaldeko haizea mugitu eta tenperatura asko jaitsiaz, asko mikaztuko da giroa negu tankera nabarmenduaz. Ipar partea gaztigatuko du eraso makur honek baina hegoaldean ere pixka bat kaskartuko da. Beraz, gaur zeharo txarra eta bihar ere kaskar txarkeria pixka bat murriztu arren. Ea ez duen asko irauten neguaren jipoi makur honek.
2022/02/10 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 10 Ots 22 0
Gaur ere giro bikaina. Iluntzean aldatu egingo da eta euritara joko du.
2022-02-09 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 09 Ots 22 0
Gaur erabat garbi eta epeltzeko joera nabarmenduko zaio eguraldiari hego haizea zertxobait mugituaz. Horrela sekulako on maila sumatuko zaio eguraldiari udaberri itxura galantarekin, tenperaturak eta dotoreziak irabaziaz. eRabat garbi eta goxo.