Eguraldia

2022-03-10 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 10 Mar 22 0

Atzoko Tankera berdintsua mantenduko du gaur ere eguraldiak

2022-03-09 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 09 Mar 22 0

Giro goxoa hego ukituko haize leunarekin baina zeru sabaia estalia goiko hodeiekin, urdin gunerik gabe. Hodei horiek traba gutxi egingo diote dotoreziari kolore zuria mantenduko delarik. Eguratsa garden dela txukun eta polit.

2022-03-08 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 08 Mar 22 0

 Gaur hego haizea izango da protagonista borraska muturraren aurrekaldeak eraginda. Tenperaturari gorantz eragingo dio baina goiko hodei trinkoagoak ekarriko ditu euri zipriztinak barreiatuaz. Oso gutxi izango da euri hori eta haize babesetan behintzat dezente nabarmenduko da giroaren goxotasuna tenperatura pixka bat igoaz. Joera hauxe mantenduko du astean zehar ere hego haizea protagonista dela giroari goxo samar eutsiaz.

2022-03-07 EGURALDIA /JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 07 Mar 22 0

Hobetze polita eta goxoa gauzatuko da gaur haizearen hego ukituak eragindaHodeiak sare samar direla itxura polita zeru sabaian eta eguratsa garden hezetasun gutxirekin hego ukituari esker. Eguzkiaren agerralditxoekin ontzat hartzeko moduko eguraldia gutxi epelduko duen arren. Baina estimatuko dugu hobetze hau kanpoari egiten zaion oparitxo gisa hartuaz, paseotxo batzuk egiteko aproposa izango delarik. Bihar berriz ere kaskartze aldera.   

2022-03-04 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 04 Mar 22 0

Gaur oso eguraldi txarra izango dugu. Ipar mendebaldeko haizea zakar antzean oraindik eta tenperatura gehiago jaitsiaz negu giro makurraren ostikadaren jarraipena, euri zaparrada mardulak atertu gabe izanez egun guztian eta txingorra ere tartean izan dezaketeelarik. Zaparrada mardulak barreiatuko ditu ipar partea gehiago gaztigatuaz negu giroaren ostikada bortitza izango delarik. Arratsaldean baretze aldera egingo du. Hurrengo egunetan prezipitazioak arintzen baina tenperatura beherantz doala mendi puntak zurituko dira.

2022-03-03 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 03 Mar 22 0

Gaur, eguarditik aurrera euria galanki botako du eta tenperaturak behera egingo dute.

2022-03-02 EGURALDIA /JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 02 Mar 22 0

 Atzoko moduan mantenduko dira eguraldiaren elementuak, dotoreziari eta giroaren goxotasunari bete-betean eutsiaz. Antizikloi jator horri esker kostaldea goxatuko du gehien baina Euskal Herri guztian giro ona bermatuko du.

2022-03-01 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 01 Mar 22 0

Ia-ia erabat eutsiko dio atzoko tankerari elementuak modu berdintsuan direla, giro goxoa eta atsegina bikain mantenduko delarik. Zeru sabaian sumatuko dira goiko hodei xare batzuk baina ez dute batere trabarik egingo eguraldiak bete-betean onaren mailarik eusteko. Dotoreziak eta goxotasunak apur bat irabaziko dute. Hego haize leunak eta eguzkiak ederki elkar hartuko dutelarik, Euskal Herri guztian udaberri giro bikaina antizikloiari esker tinko mantenduaz. Ea tankera honi eusten dion.  

2022/02/28 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 28 Ots 22 0

Gaur oso eguraldi ona Euskal Herri guztian, hego haize leunak epeltasuna eta garbitasuna bermatuko dituelarik. Eguzkiak lagunduta erabat oskarbi mantenduko da Euskal Herri guztia. Beraz, on maila berezia agertuko du gaur tenperatura ere oso goian delarik garaia kontuan izanik. Kostaldean nabarmenduko dira gehien epeltasuna eta goxotasuna hego haize leunaren ohiko efektu bereziarengatik. Antizikloiak modu onean kokaturik egingo digun opari bikaina izango da hauxe, estimatuko dugularik.

2022-02-25EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 25 Ots 22 0

Goiz partean lainoak arrasta euri zipriztin batzuk barreiatuaz baina arratsaldean saretuaz, oskarbia nagusituko da zertxobait epelduaz. Mikatz puntua mantenduko du giroak haizea ipar ekialdetik pixka bat mugituaz baina arratsaldean baretze aldera egingo du eta itxura onarekin bukatuko da eguna on aldi luzea ate joka delaBeraz, animoak berpizteko panorama aproposa  kaskarralditxo hau atzean utzi eta elementuak modu onean direla. Antizikloiari esker on aldi luzea.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika