Bixi-Bixi
BIXI-BIXI-2019-12-18
Bixi-Bixi, Irratsaioak 18 Abe 19 0
bixi-bixi 2019-12-11
Bixi-Bixi, Irratsaioak 11 Abe 19 0
2019-11-20KO BIXI BIXI SAIOA
Bixi-Bixi, Irratsaioak 20 Aza 19 0
BIXI-BIXI 2019-11-13 SAIOA
Bixi-Bixi, Irratsaioak 13 Aza 19 0
BIXI-BIXI 2019-11-06
Bixi-Bixi, Irratsaioak 06 Aza 19 0
BIXI BIXI 2019-10-30
Bixi-Bixi, Irratsaioak 30 Urr 19 0
aste honetan saio monografiko egingo dugu, ordu betez AHOTSAK proiektua aurkeztuko dugu Eibarko egokitzatik Izaskun Gaston eta Haizea Odria bide lagun hartuta. Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea xede duen proiektu hau barnetik ezagutu ko dugu eta bizi-bizi irrati bidez erakutsiko dizuegu.
BIXI-BIXI
Bixi-Bixi, Irratsaioak 23 Urr 19 0
Aste honetan BIXIBIXI gai asko aipatuko ditugu. Aitor Lizardi EHUko doktoretzako ikerlaria gipuzkeraz hitz egiten dutenak nahi ditu galdetegi bat erantzun dezaten. Horri buruzko argibideak emango dizkigu.
Volki Wienneck alemandarrarekin urteurren esanguratsu bat aipagai: harresiaren eraistearen30.a.
Xabi Paia noka ari da Berrian, ea erabakia zergatik hartu zuen galdetuko diogu.
Botabaeuskarazko esamoldeekin jokatzeko ekimenari buruz Labayru Fundazioko Olatz Petralandarekin arituko gara.
Goierriko Hitzakoek aurten ere bide lagun izango ditugu. Arkaitz Apalategik paperezko eta internez bidezko berrien zubi lana egingo digu. Gabino Muruaren asteroko aholkua ere ez da faltako.
BIXI-BIXI
Bixi-Bixi, Irratsaioak 16 Urr 19 0
Aste honetan aspaldiko lagunekin pasatuko dugu ordu betea, Santos Beloki Hitz edo irri euskaraz elkarri elkartekoa eta Zeles Goitia Segurako liburutegiko arduraduna. Berarekin, besteak beste, gazteen irakurzaletasuna bultzatzea xede duen booktuberboom Galtzagorri elkartearen proiektua aipatuko dugu Maddi Orcajo bide lagun hartuta.
Nafarroara ere joko dugu bi gai jorratzeko asmoarekin:
-Errigorak antolatutako Agerraldia egitasmoaz arituko gara Ibai Sueskunekin eta
– Igandean egingo denNafarroa Oinezi buruzko azken ordukoak Maru Eriz koordinatzaileak emango dizkigu.
Euskarari buruzko aholkuak emanez Gabino Muruaren ekarpena ere bai.
BIXI-BIXI
Bixi-Bixi, Irratsaioak 09 Urr 19 0
BIXIBIXI irrati saioan gurekin izango da berriz ere Iñaki Murua bertsolaria, aurten erehilabetean behin etorriko da kontu kontari. Bertso kontuekin segiz Txotxongilo bertsolariak ikuskizuna aurkeztuko digute protagonistak: Antton Basterok eta Felipe Zelaietak
Etxepare institutukoekin ere arituko gara.Gabino Muruaren ekarpena euskara txukun erabili dezagun astero bezala. Beste hamaika konturen artean.
Euskara biziberritzea helburu astero Segura Irratian segurairratia.eus web gunean eta FM 89.2an entzungai, asteazkenero 12:05ean hasita ordu betez zuzenean. Errepikapenak Ostegunetan (14:00) eta igandetan (8:00). Hitz edo irri euskara taldearen saioa eta Udalaren babesean egin ohi duguna.
BIXI BIXI-LIERNI ELORTZA
Bixi-Bixi, Irratsaioak 03 Urr 19 0
408. saioarekin hasiko dugu 2019-2020ko zikloa. Aurten ere 34 irrati saio aurreikusten dira, urriaren 2an hasi eta ekainaren 18ra artean, 12.05-13.00 artean asteazkenetan zuzenean. Segurako Hitz edo irri euskaraz elkarri euskara taldearen irrati saioa da Udalaren babesarekin egin eta Segura irratian entzungai dena. Lierni Elortzak koordinatu eta aurkeztua da, teknikari lanetan Iñigo Arretxe eta Olatz Etxeberria.
Euskararen erabilpena sustatzea helburu Segurako Hitz edo Irri euskaraz elkarri taldearen saioa izanik taldeko kide den Alaitz Imazek elkarteak esku artean dituen proiektu eta asmoen berri emango du. Egunean behin lehiaketa da horietako bat eta sortzaileekin ere hitz egingo dugu. Baita UEMAko Gabi Berasatuze, Gabino Murua. Hizpide izango ditugu baita Garabidek antolatutako Hizkuntza Gidaritzari Buruzko Ikastaldia etaigandeko Kilometroak jaia ere Nerea Altxu koordinatzailearekin.