Bixi-Bixi

2022-01-12ko BIXI BIXI/TATIANA CARMONA /EUSKALDUN BERRIA

Bixi-Bixi, Irratsaioak 12 Urt 22 0

Tatiana Carmona Lopez Seguran bizi den Barakaldokoak bere euskalduntze bidea kontatu digu besteak beste.

BIXI BIXI 2021-12-15

Bixi-Bixi, Irratsaioak 29 Abe 21 0

Aste honetan ere bixi-bixi arituko gara. Santos Beloki eta Zeles Goitia ohiko lagunekin batera,Goierriko idazleak eta liburuak izango ditugu aipagai izan ere, asteburuan Goierriko liburu eta disko azokak izango baitira. Joxepa Madariaga antolatzailea batetik eta bestetik Lierni Azkargortak, Enara Garmendiak eta Oihana Iguaranek bakoitzak bera liburuaren berri emango digute. Amaia Telleriaren eta Segurako irakurle taldekoen arteko solasaldia ere entzugo dugu.

 

BIXI BIXI 2021-12-22

Bixi-Bixi, Irratsaioak 29 Abe 21 0

Urteari BIXI-BIXI agur esateko munduan zehar nola ospatzen dituzten Eguberriko eta urte batetik besterako egunak aipatuko dugu. Japoniatik Hiromi Joshida, Greziatik Nektaria Konstantellou, Argentinatik Marzela Inda izango dira gurekin bakoitzak bere herriko ohituren berri emango digu. Leitzako Orantzaroaren berri Unai Zabaletak emango digu eta Segurako ospakizunaren berri ere izango dugu.

BIXI BIXI 2021-11-24

Bixi-Bixi, Irratsaioak 24 Aza 21 0

Aste honetan BIXIBIXI gai ugari aipatuko dugu. Ipar Euskal Herritik Mariagnes Gorostiaga izango dugu. Asisko Urmenetaren “Sugarren mende” liburuan oinarritutako ikuskizun dramatizatua hizpide besteak beste. Bihar sail berri bat hasiko dugu Itxaro Alustizarekin, hainbat hitzei buruz arituko zaigu, Hiztegi etimologikoa oinarri hartuta. Eñaut Arretxe segurarra Bartzelonatik arituko zaigu, katalanaren erabilerari buruzko azken datuei buruz hain zuzen ere.

BIXI-BIXI 2021-11-10

Bixi-Bixi, Irratsaioak 19 Aza 21 0

Aste honetan ere gonbidatu asko arituko dira BIXI-BIXI. Eli Etxegarai euskalduntzen ari den argentinarra eta Iñaki Murua bertsolaria hilabeteroko bigarren asteazkenetan egin ohi duen moduan bere gogoeta aurkeztera etorriko da. Euskaraz egoki egin dezagun Gabino Muruaren aholkua ere bai.

2021-11-17KO BIXI BIXI

Bixi-Bixi, Goizerokoa, Irratsaioak 17 Aza 21 0

Literaturak hartu du gaina Gaurko Bixi bixin. Iruña Hiria saria jaso duen Lazkaoko Lierni Azkargortak Eripoemia aurkeztuko digu, Nafar ateneoko Ines Castiellarekin sariari buruz arituko gara. Zeles Goitia Segurako liburutegiko arduraduna lagun.

2021-10-13KO BIXI BIXI /ELHUYAR

Bixi-Bixi, Irratsaioak 14 Urr 21 0

ELHUYAR hiztegiak 25 urte bete ditu eta honen berri jaso dugu Bixi Bixin

2021-10-06 BIXI-BIXI /IKUSI MIKUSI

Bixi-Bixi, Irratsaioak 07 Urr 21 0

Ikusi Mikusi proiektuak, euskara hutsean izanen den lehen HAUR eta GAZTE
LITERATURA AZOKA, edo FESTIBALA sortzea du helburu,  2021-ean, urriaren 8 eta 9an antolatua izanen da. SARA herrian ospatuko da ekitaldia,non ia 36 urte daramatza Idazleen Biltzarra
antolatzen.

2021-10-06 BIXI-BIXI/MIÑAN/AMETS ARZALLUS

Bixi-Bixi, Irratsaioak 07 Urr 21 0

SEgurako literatur tertuliaren baitan Amets Arzallus izan zen Miñan liburuaren ingurukoak azaltzen.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika