Bixi-Bixi

23025-11-19 bixi bixi/IKASKOLI

Bixi-Bixi, Irratsaioak 20 Aza 25 0

Xiberoko ikastolen alde ikaskoli jarri zuten martxan duela 22 urte. Eskararen alde saskiak erosteko aukera ederra da hau eta kanpaina honen xehetasunak eman asmoz, gurera gonbidatu dugu Ekaitz Mazusta.

2025-11-12 BIXI BIXI/tinko euskara elkartea

Bixi-Bixi, Irratsaioak 13 Aza 25 0

Euskara zinema aretoetara izeneko egitasmoa sustatzen du Tinko Euskara Elkarteak. Horren bidez, Hego Euskal Herriko ikastetxeei hainbat film euskaraz ikusteko eta horiek material didaktikoen bidez lantzeko aukera eskaintzen diete. Iñigo Arandia izan dugu gurekin egitasmo horretaz eta Pantailak Euskaraz mugimenduaz hitz egiteko, besteak beste.

2025-11-05 BIXI BIXI/ II.HITANO TOPAKETA

Bixi-Bixi, Irratsaioak 05 Aza 25 0

Zirhika taldeak, Badihardugu euskara elkartearekin eta UEU rekin batera, Euskal Herriko II. Hika topaketa antolatu du. Azaroaren 8an izango da Markiña Xemeiñen. Gurean gaur gonbidatu antolaketa lanetan dabilen Idoia Etxeberria.

 

2025-11-05 BIXI BIXI/ AHOTSAK.EUS

Bixi-Bixi, Irratsaioak 05 Aza 25 0

Ahotsak.euseko Izaskun gastonen garai bateko lanbideen  inguruko hainbat testigantza ekarri dizkigu.

2025-10-29 BIXI BIXI /MIREN BASURTO

Bixi-Bixi, Irratsaioak 29 Urr 25 0

San Simon eta San Juda abesti herrikoia abiapuntu hartuta, Gabriel Aresti poetari buruz aritu gara gaur Miren Basurtorekin.

2025-10-22 BIXI BIXI/MADDI dORRONSORO

Bixi-Bixi, Irratsaioak 28 Urr 25 0

Maddi Dorronsoro Alemanian bizi da eta hizkuntza(euskera) gutxituen  inguruko ikerketa bat egin berri du. Ikerketaren nondik norakoak azaldu dizkigu.

2025-10-01 BIXI BIXI/ MIREN BASURTO

Bixi-Bixi, Irratsaioak 01 Urr 25 0

Gaur ikasturte berriari hasiera eman diogu. Iazko kolaboratzaile izan genuen Miren Basurto segurarra eta aurtengoan ere gogoz jasoko dugu bere ekarpena. Gaurko saioan, besteak beste, euskal kulturaren transmisioaz aritu gara . Eta berarekin batera hemen izan dugu Mirentxu Oteiza ere, bien artean emango duten Ikasgela kulturaz blaitu ikastaroaz hitz egiteko.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika