Bixi-Bixi

2022-10-19 BIXI BIXI

Bixi-Bixi, Irratsaioak 19 Urr 22 0

Hitz edo Irri euskaraz elkarri, euskara elkarteko Alaitz Imaz hikari buruzausnartzera gonbidatu gaitu

2022-10-19 BIXI BIXI

Bixi-Bixi, Irratsaioak 19 Urr 22 0

Itxaro Alustiza Zeraindarrarekin SARRI SARRI kantua aztertu dugu.

2022-10-19 BIXI BIXI

Bixi-Bixi, Irratsaioak 19 Urr 22 0

Segurako irakurle taldean izan zen gonbidatu Joseba Sarrionandia “MUNDUARI BIRA EMAN ZION ONTZIA” liburuarekin.

BIXI BIXI 2022-01-08

Bixi-Bixi, Irratsaioak, Sailkatu gabea 08 Eka 22 0

 

Aste honetan Bixi-Bixi Maizpiden euskara ikasten ari diren Fran eta Enzorekin aritu gara.
Iñaki Muruak Bizkargi mendian 1937ko maiatzean egin zuten batailan borrokatukoen eta hildakoen omenezko ekitaldiaz aritu zaigu, aurten gabiriarrak izan dituzte gogoan.
Ataunen larunbat honetan izango den Goierriko Irakurle taldearen IV. Topaketaz ere aritu gara besteak beste.

BIXI BIXI 2022-06-01

Albisteak, Bixi-Bixi, Irratsaioak 08 Eka 22 0

BIXI-BIXI aste honetan Puri Mugirorekin Punttuka metodoa ezagutuko dugu. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako materiala da. Euskaraz, bai tintaz bai BRAILEZ, eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroko (CREENA) Ikusmen Taldeak egin duena.
Eta hilabetean behin egin ohi dugun moduan Euskal Herriko Ahotsak guneko Izaskun Gaston gurekin. Hilabete honetan ere kirola hartuko dugu hizpide, hainbat lekukotasun entzunez.
Asteburu honetan Ziburun izango den hirugarren euskal Liburu eta disko azoka Ladis Lanouguerek aurkeztuko digu.

PURI MUGIRO BIXI BIXI

Albisteak, Bixi-Bixi, Irratsaioak 08 Eka 22 0

Puri Mugirorekin Punttuka metodoa ezagutu dugu. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako materiala da. Euskaraz, bai tintaz bai BRAILEZ, eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroko (CREENA) Ikusmen Taldeak egin duena.

AMALIA IBARGUTXI – ESKU ARTEAN

Albisteak, Bixi-Bixi, Irratsaioak 25 Mai 22 0

 

Gaurko Bixi Bixi Saioan Amalia Ibargutxirekin “Esku Artean” umorez egindako literatura-saioa gertutik ezagutu dugu.

BIXI BIXI 500. SAIOA

Albisteak, Bixi-Bixi, Irratsaioak 13 Mai 22 0

Asteazkenean 500. Bixi-bixi saioa izan zen. UEMA eguna Udalerri euskaldunen eguna Seguran izango den aste berean, hor besteak beste, esker oneko agurra jasoko du Hitz edo irri euskaraz elkarri elkarteak egindako lanagatik. Hasteko UEMAko lehendakariarekin hitz egin genuen Iraitz Lazkanorekin. Ondoren saioaren eta euskara elkartearen sorrera birbizi genuen Santos Beloki, Rafael Gerriko eta Aitor Calvillo bide lagun hartuta. Saioari azken perla Iñaki Muruak jarri zion.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika