Bixi-Bixi

"Euskara eta Kultura Sustatzeko programa."

BIXI BIXI / MAIZPIDE EUSKALTEGIA

  Maizpide euskaltegitik, Iñigo Igartzabal irakasle dutela, Helene Haindalian eta Francois Ranbaud ikasleak ezagutu ditugu. Biak euskera ikasten ari dira eta beraien esperientzia kontatzera etorri zaizkigu

2026-01-21 BIXI BIXI /MIREN BASURTO

Urte berria hasi berritan, asmo edo erronka bat ekarri digu Miren Basurtok: lehen hitza beti euskaraz egitera animatu gaitu. Azkenaldian izan dituen esperientzia batzuen berri emandigu lehen hitza euskaraz egitera animatzeko.

2026-01-07 BIXI BIXI / MIREN BASURTO

Gaur, euskal pilotaz aritu gara Miren Basurtorekin; Euskal Herriko kiroltzat hartzen diren jokoen artean ezagunenez, seguruenik. Ados pilota Elkartearen V. Binakako Txapelketako partida batzuk Goierrin jokatuko direnez (Olaberrin, Zerainen, Beasainen eta Legazpin), gaurko saioa pilotari eskaini diogu eta, bereziki, emakumeen pilotari.

2026-01-07 BIXI BIXI / AHOTSAK

Urtea hastearekin batera Bixi bixiko lehendabiziko saioan ahotsak.euseko Izaskun Gaston izan dugu gurean eta gara bateko testigantza politak ekarri dikzigu.

2025-12-10 BIXI BIXI / MIREN BASURTO

Euskaraz argitaratutako lehenengo liburu inprimatuaren, hau da, Bernat Etxeparek idatzi eta 1545ean Bordelen argitaratu zen ‘Linguae Vasconum Primitiae’ liburuaren ale bakarra Baionako Euskal Museoan erakusgai dagoela-eta, Etxepare eta bere bi poema ezagutu ditugu pixka bat gaurko saioan Miren Basurtoren eskutik.

2025-11-26 BIXI BIXI /MIREN BASURTO

Azaroaren 25a, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna, izan dugu gaur hizpide Miren Basurtorekin. Mundu osoan zehar zabalduta dagoen indarkeria da, eta Euskal Herrian ere gertatu da eta gertatzen da.

2025-11-19 BIXI BIXI/ IÑAKI MURUA

Urriaren 31an zendu zen Erramun Amundarain “Amunda” ordiziarra. Agur ekitaldia egin zitzaion azaroaren 2an Ordizan eta bertakoak aipatzeaz gain, mezu bat ere helerazio dio Iñaki Muruak Bixi bixin.

23025-11-19 bixi bixi/IKASKOLI

Xiberoko ikastolen alde ikaskoli jarri zuten martxan duela 22 urte. Eskararen alde saskiak erosteko aukera ederra da hau eta kanpaina honen xehetasunak eman asmoz, gurera gonbidatu dugu Ekaitz Mazusta.

2025-11-19 BIXI BIXI/ KATONA ELEBERRIA

Antxiñe Mendizabal idazlea izan dugu KATONA eleberria aurkezten.

2025-11-12 BIXI BIXI/tinko euskara elkartea

Euskara zinema aretoetara izeneko egitasmoa sustatzen du Tinko Euskara Elkarteak. Horren bidez, Hego Euskal Herriko ikastetxeei hainbat film euskaraz ikusteko eta horiek material didaktikoen bidez lantzeko aukera eskaintzen diete. Iñigo Arandia izan dugu gurekin egitasmo horretaz eta Pantailak Euskaraz mugimenduaz hitz egiteko, besteak beste.

2025-11-05 BIXI BIXI/ II.HITANO TOPAKETA

Zirhika taldeak, Badihardugu euskara elkartearekin eta UEU rekin batera, Euskal Herriko II. Hika topaketa antolatu du. Azaroaren 8an izango da Markiña Xemeiñen. Gurean gaur gonbidatu antolaketa lanetan dabilen Idoia Etxeberria.  

2025-11-05 bixi bixi/ ITXARO ALUSTIZA

Itxaro Alustizak haur hizkeraz aritu zaigu hizketan.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika