Gipuzkoako “bihotzean” Goierrin kokatzen da Segura Irratia, euskarazko irrati komunikabideen artean aintzindarienetakoak gara; 60 urte bete ditugu gau eta egun lanean gure entzuleen zerbitzura.
Gure entzuleak gertuko gertakariak jakin nahi izaten dituzte (goizero izaten dute horretarako aukera), eta astean zehar eta astebururo, ditugun saio ezberdinetan (kultura, kirolak, lehiaketak, musika, entretenimendua) entzuten dutenekin denbora pasa ederra izaten dute.
Gipuzkoa osoan ez ezik, Bizkaiko, Arabako eta Nafarroako herri/zonalde batzuetara ere iristen gara ditugun frekuentzia ezberdinei esker. (FM 89.2 eta 103.8 Tolosaldean)
Gipuzkoa osoan ez ezik, Bizkaiko, Arabako eta Nafarroako herri/zonalde batzuetara ere iristen gara ditugun frekuentzia ezberdinei esker. (FM 89.2 eta 103.8 Tolosaldean)