Euskaraz argitaratutako lehenengo liburu inprimatuaren, hau da, Bernat Etxeparek idatzi eta 1545ean Bordelen argitaratu zen ‘Linguae Vasconum Primitiae’ liburuaren ale bakarra Baionako Euskal Museoan erakusgai dagoela-eta, Etxepare eta bere bi poema ezagutu ditugu pixka bat gaurko saioan Miren Basurtoren eskutik.
Azaroaren 25a, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna, izan dugu gaur hizpide Miren Basurtorekin. Mundu osoan zehar zabalduta dagoen indarkeria da, eta Euskal Herrian ere gertatu da eta gertatzen da.
Urriaren 31an zendu zen Erramun Amundarain “Amunda” ordiziarra. Agur ekitaldia egin zitzaion azaroaren 2an Ordizan eta bertakoak aipatzeaz gain, mezu bat ere helerazio dio Iñaki Muruak Bixi bixin.
Xiberoko ikastolen alde ikaskoli jarri zuten martxan duela 22 urte. Eskararen alde saskiak erosteko aukera ederra da hau eta kanpaina honen xehetasunak eman asmoz, gurera gonbidatu dugu Ekaitz Mazusta.
Euskara zinema aretoetara izeneko egitasmoa sustatzen du Tinko Euskara Elkarteak. Horren bidez, Hego Euskal Herriko ikastetxeei hainbat film euskaraz ikusteko eta horiek material didaktikoen bidez lantzeko aukera eskaintzen diete. Iñigo Arandia izan dugu gurekin egitasmo horretaz eta Pantailak Euskaraz mugimenduaz hitz egiteko, besteak beste.
Zirhika taldeak, Badihardugu euskara elkartearekin eta UEU rekin batera, Euskal Herriko II. Hika topaketa antolatu du. Azaroaren 8an izango da Markiña Xemeiñen. Gurean gaur gonbidatu antolaketa lanetan dabilen Idoia Etxeberria.