Eguraldia Joxe Landa

Joxe Landa

SAN TELMO MUSEOA – ARTE HISTORIKOAREN ARETOA

  San Telmo Museoaren arte historikoaren aretoaren eraberritzea aurkeztu zuten azaroan eta gaurkoan Nerea Izagirre Ikerketa eta Erakusketa Iraunkorraren arduradunaren eskutik aretoa gertutik ezagutzeko aukera izan dugu.

SAN TELMO MUSEOA

“MARGOTZEKO BIDAIATU. SOROLLA DONOSTIAN” Erakusketa prest San telmo Museoan eta gurean Acacia Sánchez Domínguez, erakusketaren komisarioa izan dugu

SUSTATU

  Sustatuko Luistxo Fernandezek hainbat albiste partekatu ditu gurekin.

2023-03-01 EGURALDIA/JOXE LANDA

Kaskarkeria martxan negu giroari eutsiaz. Ipar haize petrala protagonista dela temati eutsiko dio giroaren mikatz puntuari. Hain zuzen garaiari dagokiona, oraindik neguan gaudelako. Asmatu egin behar nola babestu. 

2023-02-28 EGURALDIA JOXE LANDA

Atzoko tankerari bete-betean eutsiko dio negu giro zitala temati mantenduko delarik. Tenperatura oso behean eta ipar haize petrala dezente mugituaz mikatz puntuari erabat eutsiko dio. Gaur ere negu tankera areagotzen. Gutxi botako du baina bazterrak apur bat zuritzeko adina bai itsas ertzeraino tankera berdintsua agertuko duelarik. Jipoi makurra areagotuaz eta elementuak modu txarrean direla lainoak […]

2023-02-07 EGURALDIA JOXE LANDA

Gaur areagotu egingo zaio eguraldiari negu tankera zital hori elementuak modu txarrean direla. Gutxi botako du baina elur lapatsa itsas ertzeraino jaitsiko da apur bat zurituaz. Ipar haize petralak mugituaz, giro mikatz eta deserosoa mantenduko du petralkeri gordina nabarmenduko zaiolarik. Ipar haize zital horrek mugituaz galanki mikaztuko du giroa neguaren alde txarra erakutsiaz baina elur […]

2023-02-23 EGURALDIA /JOXE LANDA

[audio src="http://segurairratia.eus/wp-content/uploads/2023/02/23.mp3" /]

2023-02-15 EGURALDIA/JOXE LANDA

Bikain eutsiko dio hobetzeko joerari. Elementuak modu onean direla giroaren goxotasuna eta dotorezia irabazian mantenduko dira, kanpoan ibiltzeko ere aproposa izango delarik. Udaberriaren zantzuak sumatuaz sekulako on aldia martxan astean zehar bikain mantenduaz, elementuak modu onean direla.

2023-02-14 EGURALDIA -JOXE LANDA

Oso gutxi aldatuko da eguraldia. Gutxi iraungo duten behe laino batzuk goizean leku aproposetan eta geroko tenperatura apur bat gorago, zeru sabaia erabat garbi dela. Hego haize epela apur bat mugituko da leku aproposetan baina molestatzeko adina ez. Dotorezia eta giroaren goxotasuna irabazian direla bikain portatuko da gaur ere udaberri giroa nabarmenduaz  

2023-02-13 EGURALDIA JOXE LANDA

Atzoko tankerari bete-betean eutsiko dio, hego haizea zertxobait mugituaz, leku aproposetan apur bat molesta dezakeelarik. Tenperatura goraka dela giroaren goxotasuna irabazian leku gehienetan. Dotore eta goxo mantenduko da giroa lurralde guztian tankera berdintsuari eutsiko diolarik. Beraz, txalo jotzeko modukoa gaur ere leku gehienetan. Haize leku berezietan agian ez hainbeste baina oro har sekulako udaberri giroa.

2022-02-10 EGURALDIA JOXE LANDA

Gaur dotorezia irabazian. Behe lainoak desegiten eta oskarbia nagusituaz, zeru sabaia erabat garbi dela dotorezi polita izango dugu. Egunsentia hotza izotza leku askotan agertuko delarik baina hego ukituko haize leunak azkar epelduko ditu bazterrak eta giro dotorea eta goxoa mantenduko da egun guztian Euskal Herri guztia barne dela. Egunsentiko hotz puntu eta behe lainoen akats […]

2023-02-07 EGURALDIA/JOXE LANDA

goxatu ezinean mikatz puntu amorragariarekin igaroko da gaur eguna,  Ateriari ere eutsi ezinean.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika