Irratsaioak
JUNEREN HEGOAK
Goizerokoa, Irratsaioak 03 Urr 19 0
Juneren hegoak eguna izango da asteburu honetan. Hona hemen elkartearen informazioa eta egitaraua
BIXI BIXI-LIERNI ELORTZA
Bixi-Bixi, Irratsaioak 03 Urr 19 0
408. saioarekin hasiko dugu 2019-2020ko zikloa. Aurten ere 34 irrati saio aurreikusten dira, urriaren 2an hasi eta ekainaren 18ra artean, 12.05-13.00 artean asteazkenetan zuzenean. Segurako Hitz edo irri euskaraz elkarri euskara taldearen irrati saioa da Udalaren babesarekin egin eta Segura irratian entzungai dena. Lierni Elortzak koordinatu eta aurkeztua da, teknikari lanetan Iñigo Arretxe eta Olatz Etxeberria.
Euskararen erabilpena sustatzea helburu Segurako Hitz edo Irri euskaraz elkarri taldearen saioa izanik taldeko kide den Alaitz Imazek elkarteak esku artean dituen proiektu eta asmoen berri emango du. Egunean behin lehiaketa da horietako bat eta sortzaileekin ere hitz egingo dugu. Baita UEMAko Gabi Berasatuze, Gabino Murua. Hizpide izango ditugu baita Garabidek antolatutako Hizkuntza Gidaritzari Buruzko Ikastaldia etaigandeko Kilometroak jaia ere Nerea Altxu koordinatzailearekin.
JORGE FERNANDEZ-LA TRINCHERA INFINITA FILMEKO PRODUKZIOA
Goizerokoa, Irratsaioak 03 Urr 19 0
Jorge Fernandez Zumarragarra La trinchera infinita filmean aritu da produkzio lanetan. Bertako anekdotak eta esperientzia partekatu du Segura iRratian.
BERTSOLARI ALDIZKARIA
Goizerokoa, Irratsaioak 03 Urr 19 0
Bertsolari aldizkariak badu bere Udazkeneko alea. Beñat Hach Embarekek kontatu dizkigu eduki guztiak.
BASHERRI SAREA
Goizerokoa, Irratsaioak 01 Urr 19 0
Basherri sareko Ioana Iñiguez izan da gurean. Gipuzkoako kontsumo talde eta kooperatibak osatzen dute Basherri sarea. Entzun Ioanak kontatutakoa.
HARMAILA ALDIZKARIA-IÑAKI BERASTEGI
Goizerokoa, Irratsaioak 01 Urr 19 0
Iñaki Berastegi ere hementxe izango dugu hilabetean behin , Harmaila aldizkariaren edukiak gurekin konpartitzeko asmotan.
AITOR MONTES BIOLOGO SEGURARRA.
Goizerokoa, Irratsaioak 30 Ira 19 0
Aitor Montes Segurarra izango dugu hilean behin kolaborazio lanak egiten. Gaur, klima larrialdiaren inguruan eta klima aldaketaren inguruan jardun zaigu. oso interesgarria.
IGOR EGUREN-ORDIZIA RUGBY
Goizerokoa, Irratsaioak 30 Ira 19 0
Astelehenero egiten duen moduan, Igor Egurenek asteburuko partiden berri eman digu.
Irati Goikoetxea Igartza Saria “Herriak ez du barkatuko”
Goizerokoa, Irratsaioak 24 Ira 19 0
Aurtengo Igartza sariaren irabazlearekin, Irati Goikoetxearekin solasaldi polita egin dugu; indarkeriak azken hamarkadetan eragindako sufrimenduari buruzko eleberri proiektuari buruz aritu gara.