Irratsaioak
BIXI-BIXI
Bixi-Bixi, Irratsaioak 16 Urr 19 0
Aste honetan aspaldiko lagunekin pasatuko dugu ordu betea, Santos Beloki Hitz edo irri euskaraz elkarri elkartekoa eta Zeles Goitia Segurako liburutegiko arduraduna. Berarekin, besteak beste, gazteen irakurzaletasuna bultzatzea xede duen booktuberboom Galtzagorri elkartearen proiektua aipatuko dugu Maddi Orcajo bide lagun hartuta.
Nafarroara ere joko dugu bi gai jorratzeko asmoarekin:
-Errigorak antolatutako Agerraldia egitasmoaz arituko gara Ibai Sueskunekin eta
– Igandean egingo denNafarroa Oinezi buruzko azken ordukoak Maru Eriz koordinatzaileak emango dizkigu.
Euskarari buruzko aholkuak emanez Gabino Muruaren ekarpena ere bai.
BAGERA ELKARTEA- MINTZALAGUNA EGITASMOA
Goizerokoa, Irratsaioak 16 Urr 19 0
Bagera elkarteak mintzalaguna egitasmoaren kanpaina martxan jarri berria du. Xehetasun guztiak Aitziber Gurutzeagak aipatu dizkigu
MATERNIDAD REAL LIBURUA-BEATRIZ ANTELO
Goizerokoa, Irratsaioak 16 Urr 19 0
Beatriz Antelo Beasaindarrak, liburu berri bat argitaratu berri du. Maternidad real. Haur bat izan nahi den unetik izateraiñoko fase guztiak kontatzen dizkigu Beatrizek.
BASHERRI SAREA:ERAKUSKETA IBILTARIA
Goizerokoa, Irratsaioak 15 Urr 19 0
Basherri sareko Ioana Iñiguezek azaldu digu, martxan jarri berri duten erakusketa ibiltaria. Bertan, elikaduraren azken 100 urteotako bilakaera eta arrazoiak,
agroindustriaren kalteak, kontsumo taldeak alternatiba gisa, hauen
historia eta Basherri Sarearen nolakotasuna agertzen dituzte.
GRIPEAREN AURKAKO KANPAINA
Goizerokoa, Irratsaioak 15 Urr 19 0
Gripearen aurkako kanpaina martxan jarri zen atzo. Ordiziko anbulategiko erizaina den Sebas Gartziarena erizain buruak, kanpainaren nondik norakoak azaldu dizkigu.
IGARTUBEITI MUSEOA-SAGARRAREN ASTEA
Goizerokoa, Irratsaioak 15 Urr 19 0
Igartubeiti Museoan Sar astea ospatzen ari dira. Xehetasun guztiak kontatu dizkigute bertakoak.
SEGURAKO 43.DANTZA TXAPELKETA ETA IV.DANTZA EGUNA
Goizerokoa, Irratsaioak 14 Urr 19 0
Hemenda, urriaren 19an Segurako 43. dantza txapelketa eta IV. dantza eguna. Egun osorako egitaraua prestatu dute eta berrikuntza asko izango ditu aurtengo edizioak. Izarra Urdaileta alkateak eta Josune Arrondo kultur teknikariak azaldu dizkigute xehetasun guztiak.
RETRATO NÓMADA-ELI GARMENDIA
Goizerokoa, Irratsaioak 14 Urr 19 0
Eli Garmendia Tolosarra, herriz herri dabil bere furgonetarekin , herritarrei erretratoak egiten.
OSOA SULDARITZA -ANE OTAEGI
Goizerokoa, Irratsaioak 11 Urr 19 0
Anne Otaegi sukaldariak gaurko saioan, besteak beste arto txikiaz aritu zaigu hizketan.