Irratsaioak

IZARRA URDAILETA ETA Mª KARMEN IZETA

Goizerokoa, Irratsaioak 25 Aza 19 0

Hilabeteroko legez hementxe izan dugu Izarra Urdailleta Segurako alkatea. Baina gaur ez da bakarrik etorri, Mª Karmen Izeta zuen lagun. Azken hau, 46 urte ibili da Segurako udalean idazkari moduan lanean eta orain erretiroa hartu berri du.

ZINEGIN FESTIBALA HAZPARNE

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Aza 19 0

Euskal Herriko Zinema eta Dokumental ekoizpena aurkezteko festibala da, Hazparnen (Lapurdi). Atzo hasi eta igandera bitarte 20 filmetik gora ikusi ahal izango dira.

AMAIA GARTZIA ZINEMA ADITUA

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Aza 19 0

Asteburuan zinemara joan nahi? ba hementxe dituzu Amaia Gartziak egin dizkigun proposamenak.

HAURREN HIRIA BEASAIN

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Aza 19 0

Beasaingo Udalak proiektu berria jarri du martxan, Ttiklik Elkargunearekin eta Laia Kooperatibarekin elkarlanean: Haurren Hiria proiektua. Francesco Tonucci pedagogo italiarraren filosofiarekin eta lanarekin bat eginez, eta Euskal Herriko hainbat herrik bat egin duten bezala, Beasainen ere haurren parte hartzea bultzatuko dute. 8 eta 12 urte bitarteko haurren iritziak, beharrak, ekarpenak, proposamenak jasoko dituzte.

ZUMALAKARREGI MUSEOA

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Aza 19 0

asteburu honetan Ormaiztegiko Ander Deuna jaiak hasten dira. Azaroaren 23 larunbata, “Elegante eguna” izaten da, baina Museoan 7. urtez jarraian “XIX.mendeko eleganteen bilkura” antolatu du.

SUSTATU

Goizerokoa, Irratsaioak 22 Aza 19 0

Sustatuko lagunak izan ziren atzokoan albiste bitxiak kontatuz.

2019-11-20KO BIXI BIXI SAIOA

Bixi-Bixi, Irratsaioak 20 Aza 19 0

Hilabetero egin ohi duen gisan Santos Beloki Hitz edo irri euskaraz elkarri euskara elkartekoa etorriko da Euskara Jalgi hadi saioa aurkeztera, aspaldiko nahiz egungo hamaika esamolde eta hitz ekarriz.
Literatura kontu ak Zeles Goitia, Segurako liburutegiko arduraduna rekin eta besteak beste Yoga aipagai, euskaraz Yogari buruz dauden argitalpenen inguruan Maite Eizmendi irakaslea lagun hartuta.
Gabiriarrak ere izango ditugu Arantzazu Baztarrika rekin eta Leire Murua rekin noka aritzeko erronka bizi – bizi praktikan jarriko dugu herrian egiten ari direnari jarraipena emanez .

GAIN ONGIZATEA- UDAZKENEKO ARNASA

Irratsaioak, Sailkatu gabea 20 Aza 19 0

Gain ongizateko Larraitz Urrestilla izan ditugu gurean eta landu dugun gaia UDAZKENEKO ARNASA.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika