Irratsaioak
LAIOTZ HERRI ESKOLAKO HAURRAK
Goizerokoa, Irratsaioak 08 Mai 19 0
Laiotz herri eskolako haurrak izan ditugu gau goizeroko bigarren orduan protagonista. Ahozkotasuna lantzeko saioa egiten dugu beraiekin. Objetu bitxi batzuk jartzen dizkiegu eta beraien lana zer den asmatzea.
EUREKA ZIENTZIA MUSEOA
Goizerokoa, Irratsaioak 08 Mai 19 0
Eureka zientzia museoko lagunak izan digu gaurkoan.
EGURALDIA JOXE LANDA-MAIATZAK 8
Eguraldia, Irratsaioak 08 Mai 19 0
Poliki poliki haizea baretzen joango da eta baliteke eguardialderarte euria egitea. Arratsalderako ostarteak irekiko dira eta 20º bueltan ibiliko da eguraldia.
EHUNMILAK ULTRA TRAIL
Goizerokoa, Irratsaioak 08 Mai 19 0
Ehunmilak ultra traileko zuzendaria, Andoni Zubeldia, izan dugu gurean. Segura Irratitik jarraipen berezia egingo diogu Ehunmilak lasterketari eta Andoni 15 egunetik behin izango dugu bertsolaritza eta herri kirolak uztartzen dituen saioan. Gaur, lasterketa aurkeztu digu Andonik. Noiz izango den, kilometroak, desnibela, partaideak…
AUTOPISTA ELEKTRIKORIK EZ
Goizerokoa, Irratsaioak 07 Mai 19 0
Mutiloko alkate eta Autopista elektrikorik ez plataformako kode den Iñaki Ugalde izan da estudioan. Red electrica de Españak aurkeztu berri duen 3. proiektuaz aritu gara hizketan eta baita zertan eragiten duen honek.
GARIKOITZ MENDIZABAL ETA AITOR FURUNDARENA
Goizerokoa, Irratsaioak 07 Mai 19 0
Garikoitz Mendizabalek Beiruten eman duen kontzaeruaz aritu zaigu eta bukaeran batzuetan bere musika bikote duen Aitor Furundarenak sorpresatzoa eman dio.
NO+VELLO ASTEKO SALTOKIA
Goizerokoa, Irratsaioak 07 Mai 19 0
Beasaingo No+Velloko Elena Bravok egiten dituzten lanen berri eman digu. Dituzten laser motak, noiz egin…Dituzun zalantza guztiak argituko dizkizu Elenak.
EGURALDIA JOXE LANDA-MAIATZAK 7
Eguraldia, Irratsaioak 07 Mai 19 0
Eguraldi ederra gaurkoa ere. Atzo baino epelago gaur tenperaturak. Halare baliteke gaur iluntzerako euria egitea.
ARANTZAKO ATERPETXEA-EUSKERAZ BLAI UDALEKUAK
Goizerokoa, Irratsaioak 06 Mai 19 0
Arantzako aterpetxeko Xabi Zugarramurdi izan dugu gaurkoan. Aterpetxea barrutik ezagutzeko aukera eman digu eta gainera Arantzara gerturatzen direnek zer ikusi dezaketen azaldu digu. Udarara begira euskeraz blai udalekuak antolatzen dituzte eta xehetasunak eman dizkigu.
EGURALDIA JOXE LANDA-MAIATZAK 6
Eguraldia, Irratsaioak 06 Mai 19 0
Goizean hotz baina berehala tenperaturak goraka egingo dute hego haizeari esker eta giro atsegina izango dugu.