Irratsaioak
OREKA TX /KOKLEA DISKA BERRIA
Goizerokoa, Irratsaioak 30 Uzt 20 0
Abneduan kaleratu zuten Oreka Tx taldekoak beraien 4. lana “koklea”. Oreka tx-ko sortzaile eta txalapartari Harkaitz Martinez de San Vicente izan dugu Musikaz blai saioan eta beraien azken lana xehetasunez aurkeztu digu.
Gaur, Musikaz Blai saioan, Keu Agirretxearen bisita izan dugu.
Albisteak, Goizerokoa 29 Uzt 20 0
Asteazken arratsalde honetan, Musikaz Blai saioan, Keu Agirretxea ondarrutarraren bisita izan dugu.
Estreinekoz gurean, bere ibilbide luze eta azken urte hauetan ikasi, sortu eta partekatu duenaren inguruan aritu gara solasaldi interesgarri batean.
EH FURGO/ ARKAITZ APALATEGI/BIZKAIKO KOSTALDEA
Goizerokoa, Irratsaioak 29 Uzt 20 0
EH FURGOko Arkaitz Apalategi izan dugu gaur, eta furgonetaz edota autokarabanaz bidaiatzeak dituen abantailez hitz egiteaz gain, Bizkaiko kostaldea ezagutzeko aukera eman digu. Ondarrutik hasi , Lekeitio,Elantxobe, Bermeo eta Gaztelugatzerainoko bidaia egin dugu, paraje zoragarriak bixitatuz.. Herri bakoitzean zer ikusi, non lo egin…azaldu dizkigu Arkaitzek.
Musikaz Blai saioan, Maider Zabalegirekin izan gara
Goizerokoa, Irratsaioak 28 Uzt 20 0
Gaurko gure Musikaz Blai saioan, luxuzko gonbidatu bat izan dugu, Maider Zabalegi.
Bere lan berriko kontuen inguruan hitz egin dugu, orain taldekideekin letra berriak sortzeko opor egun batzuk hartu dituen honetan, duela parte bat aste, Urmuga ekimenean (mendigailurretan kontzertu berezien bitartez musika sorttzea xedea duen ekimenean) parte hartzeko ere aukera izan zuen eta esperientzia horren ingurukoak eta egungo egoerari ere erreparatu diogu, berarekin egin dugun solasaldi interesgarrian.
Eider Saez, Nøgen taldeko ahotsa, Musikaz Blai saioan izan da
Albisteak, Goizerokoa 27 Uzt 20 0
Gaur arratsaldeko gure Musikaz Blai saioan, Nøgen taldeko Eider Saezekin izan gara.
Bere hastapen, ibilbide eta egungo momentuaren inguruan hitz egiteaz gain, taldearen nondik norakoak, eta etortzear direnen inguruan ere aritu gara solasaldi interesgarri batean.
ARALARKO SAN MIGUEL SANTUTEGIRA BIXITA GIDATUAK
Goizerokoa, Irratsaioak 27 Uzt 20 0
Mikel Garciandia San Miguel santutegiko capellaua dugu. Goizerokoan izan dugu eta urtean zehar antolatzen dituzten bixita gidatuen inguruan, baita Santutegiaren inguruan aritu gara hizketan.
Uda honetan, hamabostean behin, “Sin Mala Intención” taldeko Gorka Lizaso gurean izango da.
Goizerokoa, Irratsaioak 23 Uzt 20 0
Uda honetan, hamabostean behin, “Sin Mala Intención” taldeko Gorka Lizaso gurean izango da; zertan?
Umorez beteriko erronka xelebre ta musikal bat proposatu diogu eta…hara nola erantzun digun artistak!
Zuek ere zuen hitzak proposatu ditzakezute, gure 669 473 337 whatsapparen bitartez.
Ez galdu gaurko hit-a “Hau da hau panorama!!”
Sustatuko lagunen tartea
Goizerokoa, Irratsaioak 23 Uzt 20 0
Ostegunero izaten gara Sustatu.eus-eko Luistxo Fernadezekin; gaur gure azken aurreko solasaldi honetan, Mendillorriko institutuko ikasleek sorturiko EsuakGeo eta Euskarazko twitterreko traolak jarraitzeko aplikazioei buruz aritu gara.
IZAN BIDEA EKIMENA/ EKHI ALBIZU ETA JOSEBA ZABALETA SEGURARRAK
Goizerokoa, Irratsaioak 22 Uzt 20 0
Sarek euskal preso eta iheslarien egoera eta urrunketa politikak salatzeko sortutako ekimena da Izan Bidea. Helburua, euskal herritar bakoitzak gutxienez kilometro bat egitea da, elkartasunez eta «bakerako eta elkarbizitzarako» bidea egiteko. Ekhi Albizu eta Joseba Zabaleta segurarrek bost etapatan 677 kilometro egitea da, a Lamako espetxean dagoen Xabi Makazaga bixitatzera joateko.
MIREN BASARAS
Goizerokoa, Irratsaioak 20 Uzt 20 0
MIREN BASARAS EHU-KO MIKROBIOLOGIAKO IRAKASLEAREKIN EGUNGO COVID-19AREN INGURUKO EGOERAREN INGURUAN ARITU GARA