Irratsaioak

Izarra Urdalleta Segurako Alkatea

Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 13 Api 21 0

Hilabetean behin Segurako Alkatea den Izarra Urdalletarekin hitzordua egiten dugu.
Gaurkoan, martxoan aurkeztu eta martxan jarri zen orientazio zirkuitua, Aste Santuko jai egunetan Turismo Bulegoak bildutako bisitarien datuak, errenta-aitorpena euskaraz egiteko aukera, euskararen erabileraren neurketa eta hainbat ikastaro eta Segurako kultur emanaldien galdeketaren inguruan aritu gara.

ASTEKO SALTOKIA KATTALIN ERRETEGIA

Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 13 Api 21 0

 

Kattalin Erretegia gertutik ezagutu dugu gaurkoan, Arantxa Agirrezabalaren eskutik. Eguneko eta asteburuko menuak eta menu bereziak zeintzuk diren kontatu digu, baita txuleta on bat nola prestatu ere.

ARANTXA ELOSEGI

Goizerokoa, Irratsaioak, Sailkatu gabea 13 Api 21 0

Eider Garcia Elosegiren amarekin izan gara gaurkoan, Arantxa Elosegirekin. Eider Garciak Biparesia espastiko bat dauka diagnostikatuta. Familikoek elkartasuna eskatu dute Eiderrek behar duen ebakuntzarako.

ZUALBE/BEÑAT ZUBELDIA

Goizerokoa, Irratsaioak 12 Api 21 0

ZUALBE ongizate emozionalerako zentruko Beñat Zubeldiak , hilabetero eskaintzen digun tartean, bere lanaren kasu praktiko bat kontatu digu.

zailtasun edo gatazka emozional batekin kontsultara etorritako  bezero
baten kasua jorratu dugu, hau da, pertsona arteko arazo bat zeukan bezero batena.

2021/04/12ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 12 Api 21 0

Asko aldatuko da eguraldia atertze aldera eginaz baina tenperatura behean dela mikatz mantenduko da giroa ipar haize petralarekin. Egunsentian busti antza baina atertzera egingo du eta lainoak saretuaz, itxura polita bai baina epeldu ezinean, grazia gutxiko eguraldia izango dugu. Hala ere hobetzeko joera sumatuko zaio nabarmen eta dotoreziari behintzat eutsiko dio hurrengo egunetan ere itxura politarekin. Beraz, onetik onera astean zehar dotorezi politarekin baina agian epeldu ezinean.

ANDONI CALVO

Goizerokoa, Irratsaioak 09 Api 21 0

Andoni Calvo kolaboratzaileak, udaberri honetarako moda tendentziak aipatu dizkigu. Baita, etxeko armarioa osatzeko, ezinbestean izan beharreko arropak aipatu dizkigu.

AMAIA GARCIA ZINEMA ADITUA

Goizerokoa, Irratsaioak 09 Api 21 0

Amaia Garcia zinema adituak, astebur honetan izango diren zinema estreinaldiak aipatu dizkigu.

GURE ZIRKUA/IKER GALARTZA

Goizerokoa, Irratsaioak 09 Api 21 0

Gure Zirkuko lagunak martxan dira berriro eta 4. denboraldiari ekingo diote Oreretan. Iker Galartzak xehetasun guztiak eman dizkigu.

2021-04-09ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 09 Api 21 0

Atzoko tankera mantenduko du, baina apur bat nahasiagoa, trumoi hodei batzuk agertuaz. Barnealdeetako mendi guneetan garatuko dira ekaitz bakan horiek eta beste lekuetan ez da arriskurik egongo eta dotorezi goxoa mantenduko da egun guztian hodei potolo  bakan horiek bistan egon arren. Pixka bat zikinago zeru sabaia baina euririk ia bat ere ez eta eguzkia sarri agertuaz, dotorezia eta goxotasuna dezente nabarmenduko dira batez ere ipar partean eta bereziki kostaldean.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika