Irratsaioak
MUTILOAKO OSTATUAK/ REPSOL GIDAN GOMENDATUA
Goizerokoa, Irratsaioak 21 Api 21 0
Mutiloako ostatuko Iñaki Telleriarekin hitz egin dugu goizerokoan, izan ere, Mutiloako ostatua REPSOL gidan gomendatuenen zerrendan agertzen da.
SUSTRAI FRUTA DENDA
Goizerokoa, Irratsaioak 21 Api 21 0
sustrai fruta dendako Alberto Vesgarekin egun dituzten eskeintzen inguruan aritu gara hizketan.
2021/04/21eko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 21 Api 21 0
Atzoko moduan mantenduko da eguraldia onaren mailari eutsiaz. Elementuak berdintsu direla giro ona akats txiki batzuk gora behera. Hobetzeko itxurarekin ona deitzeko modukoa gaur ere eta areagotzeko joera sumatuko zaiolarik, bikain portatuko da eguraldia lurralde honetan. Agian kostaldean haizean hego ukituaren falta nabarituko da. Baina gaur ere aitzakiarik gabeko giroa.
2021/04/20ko EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 20 Api 21 0
Gaur goizean epelago baina gerora tenperatura atzoko moduan ipar haizeak gehiago igotzen ez diolarik utziko. Laino narras batzuk apur bat zikinduko dute zeru sabaia baina eguzkiaren agerralditxoek alaitu ere bai giroaren goxotasunari ederki eutsiaz. Bihar ere gaurko moduan baina ostegunetik gehiago nabarmenduko da hobekuntza udaberri giro bikainarekin. Ongi etorria eguraldiaren hobetze nabarmen horri eta ea euria ere botatzen duen kanpoak estimatuko duelarik.
IDOIA APAOLAZA/EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA
Goizerokoa, Irratsaioak 20 Api 21 0
Ekimena Psikopedagogia zentruko Idoia Apaolazak, zentruko ateak ireki dizkigu eta beren lanaren berri eta eskeintzez aritu gara hizketan.
ASTEKO SALTOKIA/ JAVIER MOSQUERA ABOKATUA
Goizerokoa, Irratsaioak 20 Api 21 0
Asteko saltokiaren baitan, gaur ezagutu dugun saltokia, Lazkaoko Javier Mosquera abokatuen bufeta. Beraien lanaren berri izan dugu, baita eskaintzen dituzten zerbitzuen berri.
SIN MALA INTENCION TALDEKO GORKA LIZASO/ERRONKA
Goizerokoa, Irratsaioak 20 Api 21 0
SIN MALA INTENCION taldeko Gorka Lizasok, txukun erantzun dio proposatu diogun erronkari. Abesti bat sortzeko eman dizkiogun hitzak hauexek: NETFLIX EUSKARAZ, ERRENTA AITORPENA,SANT JORDI EGUNA, EUSKARA
ANIMALIEN ERAKUSKETA/KEKO MAIOZ SEGURARRA
Goizerokoa, Irratsaioak 19 Api 21 0
Keko Maioz Segurarrak, egurrezko animalia buruak egin ditu eta ikusgai jarri ditu Segurako Atseden tabernan
urretxu-zumarraga ikastola-izen ematea
Goizerokoa, Irratsaioak 19 Api 21 0
Urretxu -Zumarragako ikastola Montse Alkorta izan da Goizerokoan, eta haurreskolaren izen ematearen , baita funtzionamenduaren inguruan aritu gara hizketan.
GOIERRIKO HITZA
Goizerokoa, Irratsaioak 19 Api 21 0
Goierriko Hitzako Iñaki Gurrutxagak astean zehar hitzan izango dituzten edukiak aipatu dizkigu.