Irratsaioak

SAN TELMO MUSEOA

Goizerokoa, Irratsaioak 28 Api 21 0

SAN TELMO MUSEOKO Nerea Izagirrek euskal artearen aretoan aldaketa batzuk egin  eta pieza berriak gehituko dituztela aipatu digu.

2021-04-28ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 28 Api 21 0

Atzoko tankera mantenduko du gaur ere eguraldiaren elementuak berdintsu direla. Kaskarkeria baretzen baina ganoranzko hobetzerik lortu ezinean. Beraz, grazia gutxiko eguraldia lainotzarrak arrastaka eta epeldu ezinean sumatuko delarik.

ASTEKO SALTOKIA/ BIOK zerbitzuak SL

Goizerokoa, Irratsaioak 27 Api 21 0

Asteko saltokiaren barruan, gaur ezagutu dugun saltokia Ordiziko BIOK zerbitzuak  izan da. Bertan egiten duten lana aipatu digute.

2021-04-27ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 27 Api 21 0

Gaur ere euri giroan baina oro har atzo baino gutxiago botako du eta tenperatura pixka bat beherago ipar mendebaldeko haize suabearekin. Itxura kaskarra mantenduko du baina asko txartu gabe ipar mendebaldeko haize suabearen lardaskeriekin. Desegindako depresio txiki bat tokatuko da parean eta jita horixe mantenduko du egun batzuetan. Petral antzean lainope baina euri gutxirekin. Oro har grazia gutxiko eguraldia baina giroa asko txartu gabe haizea suabe delarik.

2021-04-26ko EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 26 Api 21 0

Gaur euri giroa, haize aldakorra hego ekialdetik eta tenperatura beherago direla. Zerua erabat estalia euri mehatxuarekin eta leku batzuetan dezente bota ere bai batez ere arratsaldean. Ekialdean nabarmenduko da euri gune hori eta Gipuzkoa ere dezente harrapatuaz, busti ere bai baina ez da lurralde guztira zabalduko. Gaurko joera mantenduko du hurrengo egunetan ere eta ea bazterrak bustitzen dituen. Asko suposatuko du kanpoarentzat euri premi horiek pixka bat asetzeak. Ongi etorria beraz.

IRAGARKILABURRAK.EUS

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Api 21 0

IRAGARKILABURRAK.EUS ko Sara Etxebeste izan da gurean hilabeteroko legez. Goierri inguruko albisteak aipatu dizkigu, baita azken astean blogean izan dituzten artikuloak.

GITB

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Api 21 0

Goierri  Irrati Telebistako Ainhoa Ibañezek aste guztiko edukien berri eman digu.

VI. POLIGRAFO FEST JAIALDIA URRETXUN

Goizerokoa, Irratsaioak 26 Api 21 0

 

Larunbat honetan, maiatzaren 1ean, VI. PoligrafO Fest jaialdia ospatuko da Urretxun. Gaizkarekin izan gara informazio guztia gertutik ezagutzeko

ANDONI CALVO

Goizerokoa, Sailkatu gabea 23 Api 21 0

Andoni Calvo kolaboratzaileak, Aia, 2021 Landa Turismoaren Hiriburu izateko hautagaia dela aipatu digu , eta baita moda kontuez ere hainbat tendentzia esan ditugu. Eta amaieran, EUROVISION saioaren ingurukoak ezagutu ditugu.

AMAIA GARCIA/ZINEMA ADITUA

Goizerokoa, Irratsaioak 23 Api 21 0

Amaia Garcia zinema adituarekin zine estreinaldiak aipatzeaz gain, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia eta Oscar Sariak aipatu ditugu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika