Irratsaioak
LEGAZPIKO GARAGUNE/ ELKARTASUN EKINTZA
Goizerokoa, Irratsaioak 01 Eka 21 0
Mitokondriako patologia batek eragindako gaixotasun arraroa du Ane zumarragarrak. Legazpiko Garagunek martxan jarritako elkartasun ekintza bati esker eta Mitokondriako patologiak dituzten pertsona gaixoen Aepmi elkarteari esker, erabilitako eta matxuratutako telefonoak biltzen ari dira. Gaixotasun mota horiek ikertzeko dirua biltzea da helburua. Garaguneko asunek eman digu honen berri.
GORKA LIZASO ERRONKA
Goizerokoa, Irratsaioak 01 Eka 21 0
Ekainak 1(aita eta amaren nazioarteko eguna), Ekaina(hilabete berria Gorkarekin estreinatuko dugu), Aniztasuna(ekaina sexu aniztasunaren hilabetea) eta Duintasuna( pentsiodunak elkarteratzeak, mobilizazioak…) hauek dira Gorka Lizasori bere abesti batean oinarritutako doinuak erabiliz , kantu bat sortzeko proposatu dizkiogun lau hitzak.
2021-06-01 EGURALDIA /JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 01 Eka 21 0
Beroa nabarmenduko da gaur pixka bat mugituko den hego haizeak eraginda. Hodei bakan batzuk zeru sabaian baina eguzkia bistan eta euri arriskurik gabe ipar partean behintzat. Hegoaldean ekaitz batzuk gara daitezke baina asko ez dira izango. Horrela udaberri giro bikaina eguzkiak areagotutako bero lamada bereziarekin. Baditeke ekaitz garapeneko hodei potoloren bat agertzea Bizkaia aldean tanta handiko euri zaparradak barreiatuaz.
Zeraingo Aizpitako labeak egonkortzeko obrak
Goizerokoa, Irratsaioak 31 Mai 21 0
Aizpitako meatzetako labeak eraberritzeko eta txukuntzeko obrak maiatzan hasi dira eta 6 hilabeteetan amaitzea aurreikusten dute. Amaia Junkera Zeraingo alkatearen hitzan bildu ditugu.
TRIATLOIA MAITE DUT
Goizerokoa, Irratsaioak 31 Mai 21 0
TRIATLOIA MAITE DUT egitasmoaren berri jakin dugu Amaia zabalaren eskutik.
GOIERRIKO HITZA
Goizerokoa, Irratsaioak 31 Mai 21 0
Aste honetan goierriko hitzan topatuko ditugun edukiak ezagutu ditugu.
2021-05-31 EGURALDIA JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 31 Mai 21 0
Beroa nabarmenduko da gaur tenperatura dezente igoaz hego ekialdeko haize leunarekin. Hodei sare batzuk egongo dira zeru sabaian baina eguzkia bistan dela dotorezi polita mantenduko da udaberri giro bikainarekin. Eguratsa garden hezetasun gutxirekin bero sanoa izango delarik. Ekaitz batzuk gara daitezke batez ere barnealdeetan beroak xaxatuta. Hurrengo egunetan ere tankera honi eutsiko dio hego haizea pixka bat mugituaz.
AMAIA GARCIA ZINEMA
Goizerokoa, Irratsaioak 28 Mai 21 0
Ostiraleroko moduan, Amaia Garcia zinema adituak , zinema estreinaldien inguruan hitz egin digu.
OSOA SUKALDARITZA ETA IKASKUNTZA
Goizerokoa, Irratsaioak 28 Mai 21 0
Osoa Sukaldaritza & Ikaskuntzako Vanessa Blazquez izan dugu. Gaurkoan kirola egiterakoan fenomeno atmosferikoak guregan duten eragina landu dugu.
ANDONI CALVO
Goizerokoa, Irratsaioak 28 Mai 21 0
Ostiralero bezala gure kolaboratzailea den Andoni Calvorarekin izan gara. Eurovision Jaialdiako finala aipatu dugu eta udako oporraldiak prestatzen hasi gara.