Irratsaioak
2021-06-04 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 04 Eka 21 0
Gaur euri eguna izango da egunean zehar dezente botako duelarik. Goizean trumoiarekin eta gero euri lardatsa ipar mendebaldeko haizeak ekarritako laino baxuak arrastaka direla. Tenperatura pixka bat jaitsiaz asko petralduko da giroa freskura eta hezetasun nabarmenarekin. Borraska muturraren atzekaldeak eragindako erasoaren kaskarkeriak parean ditugula, giro kaskarra eta mikatza grazia gutxiko eguraldiarekin. Bihar ere gaurko tankeran baina kaskarraldia bukatzear.
LAUREANO TELLERIA
Goizerokoa, Irratsaioak 03 Eka 21 0
Garai bateko kontuez eta egungo konparaketez jardun zaigu Laureano Telleria.
SUSTATU
Goizerokoa, Irratsaioak 03 Eka 21 0
Hiltzeko eta hegan egiteko gaitasuna duen robotaren berri emateaz gain, Ana Malagonen liburu berriaren aurkezpena izan dugu SUSTATUko Luistxo Fernandezen eskutik..
2021-06-03 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 03 Eka 21 0
Arratsaldean euri dezente botako du. . Tenperatura pixka bat jaitsiaz asko petralduko da giroa freskura eta hezetasun nabarmenarekin.
SORMENAREN KABIA
Goizerokoa, Irratsaioak 02 Eka 21 0
Ur Mara museoak eta Sormenaren kabiak udako egoitzak aurkezten dituzte. Zientzia eta naturari lotutako esperimentazio eta prestakuntza artistikoko egoitzak dira. Artea, zientzia eta sormen prozesuak gustuko dituztenei zuzenduak
2021-06-02 BIXI-BIXI/AHOTSAK
Bixi-Bixi, Irratsaioak 02 Eka 21 0
Eta hilabetean behin egin ohi dugun moduan Euskal Herriko Ahotsak guneko Izaskun Gastonekin, gai beretik tiraka, dantzari buruzko lekukotasunak, hainbat lagunek zein oroitzapen duten gazte denborako dantza saioetatik entzun ahal izan dITugu.
2021-06-02 BIXI BIXI/BAKARNE ALTONAGA
Bixi-Bixi, Irratsaioak 02 Eka 21 0
Bakarne Altonagarekin aritu gara “Guziak Dantzari” Dantzari buruzko eztabaidak eta generoa euskal probintzietan (XVIII-XIX), saiakera argitaratu berri du Manuel Larramendi Ikerketa saria lortuta
KOOBIZITZA
Goizerokoa, Irratsaioak 02 Eka 21 0
Gorka Segurolak KOOBIZITZA proiektua ezagutarazi digu.
2021-06-02 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 02 Eka 21 0
Tenperatura apur bat jaitsiko da baina tamaina egokian mantenduaz, bikain eutsiko dio onaren mailari goxotasun bereziarekin. Haize leunak ipar ekialdetik joko du ipar partean behintzat eta jita horrek tenperaturari apur bat beherantz eragingo dio baina giroaren goxotasunak gutxi galduko du.
EKIMENA PSIKPPEDAGOGIA/ IDOIA APAOLAZA
Goizerokoa, Irratsaioak 01 Eka 21 0
Ikas urteko azken txanpan sartu gara dagoeneko eta horrekin batera iritsi dira azterketa finalak,selektibitatea, kurtsoa pasa edo ez…Gurasoekin ere bilerak hasita daude eta hau guztiak urduritasuna sortzen du bai famili zein irakaslegoarengan. Baina nola kontrolatu urduritasun momentuak? Ekimena Psikopedagogiko Idoia Apaolazak gomendioak eman dizkigu.