Irratsaioak

LAIOTZ HERRI ESKOLAKO HAURRAK

Goizerokoa, Irratsaioak 12 Mai 21 0

Laiotz herri eskolako haurrak etorri zaizkigu ahozkotasuna eta komunikazioa lantzeko egiten dugun tartera. Gaur, Zeraingo Aner eta Segurako Ismael etorri zaizkigu.

TOBERA MUSIKA ETA DANTZA ESKOLAKO IZEN EMATEA

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Mai 21 0

Tobera musika eta dantza eskolan 2021-2022 urterako izen-emate epea zabalik da maiatzaren 23a bitarte. Honen guztiaren xehetasunak Toberako zuzendaria den Iker Gomez de Segurak eman dizkigu.

ASTEKO SALTOKIA/SUSTRAI FRUTA DENDA

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Mai 21 0

Azken asteetan, Goizerokoa saioan SUSTRAI fruta denda ezagutzen aritu gara. Gaur ordea, asteko saltokiari esker, Legazpiko Sustri fruta dendako ateak zabaldu dizkigute eta osotasunean dendako jarduera ezagutzeko aukera izan dugu.

AINTZANE ARTOLA

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Mai 21 0

Aintzane Artola tolosarrak modelo lana egin du Mango etxearen bular bakarreko emakumeen bilduma berrian ikusgarritasuna aldarrikatuz.

2021-05-11 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 11 Mai 21 0

Beste pauso bat emango du kaskartze aldera tenperatura beste pixka bat jaitsiaz eta zaparrada potoloak trumoi eta guzti. Horrela grazia gutxiko eguraldia, giro busti eta freskoarekin, bazterrak dezente bustiaz. Ongi etorria euriari baina ez zaigu bat ere gustatuko freskatze hau Maiatzaren erdirako deserosoa dirudielako. Badirudi bihar zertxobait hobea izango dela, tenperatura pixka bat gorago eta ateri gehiagorekin. Baina astean zehar kaskarkeriarako joera mantenduko da.

2021-05-10 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 10 Mai 21 0

Goizean giro polita izango dugu, arratsaldean tenperatura beheraka eta lainotzarrak arrastaka euria dariela, giroa galanki kaskartuaz ekaitz tankerako zaparradekin.

izarra urdaileta

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Mai 21 0

Hilabeteroko legez , gaur ere hementxe izan dugu Izarra Urdaileta Segurako alkatea. Udarako kultur eskaintzaz, ikastaroez, baita igerilekuaren inguran argibideak eman dizkigu.

ZUALBE/BEÑAT ZUBELDIA

Goizerokoa, Irratsaioak 10 Mai 21 0

Ongizate emozionalerako zentruko Beñat Zubeldia Zeraindarrak gaur, ingurume emozionalalren inguruan hitz egin dugu, baita honen inguruko kasu praktiko bat erakutsi digu.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika