Irratsaioak

2021-06-16 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 16 Eka 21 0

Hego haizearen ufada batek asko igoko du tenperatura eta bero galanta izango dugu lurralde guztian. Bero hodeiak agertu eta ekaitzak garatuko dira barnealdeko mendi guneetan baina kostaldea salbu eki haize leunak babestua.

EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA/IDOIA APAOLAZA/FAMILIA ETA ESKOLA ARTEKO HARREMANAK

Goizerokoa, Irratsaioak 15 Eka 21 0

EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA zentrutik, Idoia Apaolazak, familia eta eskola arteko harremanak duten garrantziaz eta hauek hobetzeko pausuak eman dizkigu.

GOITUR/NIKO OSINALDE

Goizerokoa, Irratsaioak 15 Eka 21 0

GOITURreko Niko Osinaldek udara begira turismoaren sektorean izango diren aurreikuspenak aipatu dizkigu.

GORKA LIZASO/ERRONK

Goizerokoa, Irratsaioak 15 Eka 21 0

Beste behin Gorka Lizaso abeslariak harrituta utzi gaitu, guk hitzak eman eta sortu duen abesti ederrarekin. Gaurko abestirako hitzak hauexek: indarkeria/aski da, jarrera aldaketa eta udaberriko hondartza beteak.

2021-06-15 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 15 Eka 21 0

Atzoko tankera mantenduko du eguraldiak, tenperatura goian dela. Eguzkia bistan hodei bakan batzurekin. Udaberri giro bikaina, kostaldean goxo eta hegoaldean berotzar galanta ekialdetiko haize leunarekin. Bero hodeiak agertuko dira mendi aldeetan baina kostaldea salbu mehatxua sumatu arren. Beraz, tenperatura gaur ere goian, zeru sabaia garbi samar eta eguratsa garden gandu pixka batekin.

ZUABE/BEÑAT ZUBELDIA

Goizerokoa, Irratsaioak 14 Eka 21 0

ZUALBE ongizate emozionalerako zentruko Beñat Alustizarekin ikasturteko azken saioa egin dugu. Ikasturteko errepasoa egiteaz gain, “bidelaguntzako”puntu garrantzitsuenak bildu ditu.

2021-06-14 EGURALDIA/JOXE LANDA

Eguraldia, Irratsaioak 14 Eka 21 0

Gaur haizearen ipar ukitu apur batek zertxobait behera eragingo dio tenperaturari kostaldean baina oso gutxi izango da hori eta goizean sortuko diren behe laino horiek segituan deseginaz, garbi geratuko da eguratsa eguzkia goiz hasiko delarik lanean. Horrela beroa nabarmenduko da kostaldean ere eta barnealdeagoetan tenperatura oso goian, beroaren sentsazioa asko nabarmenduaz. Barnealdeetako mendi guneetan ekaitzak garatu daitezke, zaparrada mardulak botaz.

ANDONI CALVO

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Eka 21 0

Andoni Calvok, COVID 19 pasaportearen inguruko argibideak eman dizkigu.

URRETXUTIK MUNDURA-IPARRAGIRRERI OMENALDIA

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Eka 21 0

Gorka Hermosa akoredeoilaria gonbidatu dugu Goizerokora, izan ere, gaur arratsaldeko 19:00etan Tolosako Leidor antzokian, Urretxutik mundura, Iparragirreren omenaldi ikuzkizuna eskeiniko dute.

INSANOS MUSIKA TALDEA

Goizerokoa, Irratsaioak 11 Eka 21 0

Atzo, Iñigo Etxenikek gidatzen duen MUSIKAZBLAI saioan Legazpiko INSANOS musika taldea izan genuen.

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika