Irratsaioak
2021-06-23 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 23 Eka 21 0
Atzoko tankera mantenduko du gaur ere grazia gutxiko eguraldiarekin. Fresko samar eta zikin, ipar mendebaldeko haize petralarekin giro desatsegina garaiari dagokiona asko zapuztuaz. Eguratsa zikin, umela eta tenperatura behegian direla, kaskar mantenduko da gaur ere eguraldia.
LEGOREGGAE JAILADIA 2021
Goizerokoa, Irratsaioak 22 Eka 21 0
Legoreggae jaialdia bueltan da eta uztailaren 2an eta 3an egingo dute. Egoera berrira moldatzeko “aldaketa handiak” izango ditu jaialdiak aurreko edizioekin alderatuta. Xehetasunak jaialdiko kide den Iñigo etxeberriak eman dizkigu.
GURE ESKU DAGO/ANARTZ GOIA
Goizerokoa, Irratsaioak 22 Eka 21 0
Gure esku dago elkarteko Anartz Goiarekin izan gara eta aipatu digu, Indarrak batzeko garaia dela. Uztailak 3an, mobilizazioa egingo dute Bilboko Areatzan. 17:30etan izango da, Udaletxeko zubian eta Areatzakoan eta biak batzen dituzten pasealekuetan.
AINHOA MONTES/KELLENSENA ONG/SENEGAL BIZIKLETA
Goizerokoa, Irratsaioak 22 Eka 21 0
Senegalerako bidean da Goierri Eskolan egindako bizikleta egokitua .kelle herriko Aziz gazte elbarrituarentzat da, eskolako joan-etorrietarako. Kellensena gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean egin dute ibilgailua Goierriko 12 ikaslek. kELLENSENA ongko kide den Ainhoa Montesek eman digu honen berri.
2021-06-22 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 22 Eka 21 0
Atzo hartutako joerari jarraituaz dezente mikaztuko da gaur eguraldia haizea ipar mendebaldetik pixka bat mugituaz. Laino narrasak arrastaka barreiatuko ditu ipar partean euri giroa eta petraltzeko joera nabarmenduaz. Beraz, kaskarralditxoa martxan egun batzuetarako uda giroa galanki zapuztuaz. Borraska tankerako depresioak barreiatuko dira iparraldean lurralde hau pixka bat harrapatuaz. Beraz, egun batzuetan kaskar antzean eta on aldi bikaina bistan.
IRAGARKILABURRAK.EUS
Goizerokoa, Irratsaioak 21 Eka 21 0
IRAGARKILABURRAK.EUSeko Sara Etxebestek azken hilabetean web orrialdean topatuko ditugun iragarkiez gain, berrikuntza bat aipatu digu, baita blogeko eduki interesgarriez hizketan aritu zaigu.
AMAIA TELLERIA/ ZUHARA.ITSASOAREN DEIA
Goizerokoa, Irratsaioak 21 Eka 21 0
Amaia Telleriak ‘Zuhara. Itsasoaren deia’ lana kaleratu berri du.Bere 2. Eleberri hauxe gaztetxoentzat dago bideratuta, irudimenezko mundu paralelo batean gauzatzen delarik.
GITB
Goizerokoa, Irratsaioak 21 Eka 21 0
Ainhoa Ibañez GITB ko kazetariak ,astean zehar izango dituzten edukien berri eman digu.
2021-06-21 EGGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 21 Eka 21 0
Pixka bat narrasago eta freskoago baina gutxi galduko du onaren mailak oskarbi gune dezenteak mantenduko direlarik. Ateriari erabat eutsi ezinean baina zipriztin arin batzuk besterik ez ditu botako. Onaren maila galeran sumatuko da egun batzuetarako joera abisatuaz. Beraz, grazia gutxiko eguraldia hurrengo egunetan ere, tenperatura behegian eta dotorezia galeran direla. Baina on aldi bikaina bistan hurrengo asteburua barne.
AMAIA GARCIA ZINEMA ADITUA
Goizerokoa, Irratsaioak 18 Eka 21 0
Amaia Garcia zinema adituak zinema estreinaldien berri eman digu.