Irratsaioak
2021-06-28 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 28 Eka 21 0
Gaur ere, grazia gutxiko eguraldia izango dugu atzokotik zertxobait irabaziko duen arren. Sartaldetik joko duen zehar haizeak pixka bat mugituaz, laino baxuak barreiatuko ditu. Tenperatura igo ezinean dela, garaiari dagokiona harrapatzeko dezente faltako du dotoreziak eta giroaren goxotasunari eutsi ezinen dela, mikatz puntua mantenduko du elementuak modu onean jarri ezinean direla. Beraz, ateri samar baina lainotzarrak arrastaka eta tenperatura igo ezinean.
AMAIA GARTZIA/ZINEMA ADITUA
Goizerokoa, Irratsaioak 25 Eka 21 0
Amaia Gartzian zinema eta telesailen estreinaldiak aipatu dizkigu.
OSOA SUKALDARITZA/VANESSA BLAZQUEZ
Goizerokoa, Irratsaioak 25 Eka 21 0
Oosa sukaldaritzako Vanessa Blazquezek Oianguko Txiringitoaren ardura beraien esku geratuko dela aurtengo udan eta bertako funtzionamenduaren ingurukoak kontatu dizkigu.
2021-06-25 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 25 Eka 21 0
Gaur zeharo eguraldi ona, elementuak modu onean direla. Haize suabea aldakor, goizean hego ukituarekin eta arratsaldean ipar ekialdetik. Hodei bakan batzuk zeru sabaian eta arratsaldean erabat oskarbi eguzkiari lan lekua utziaz. Bazterrak ederki goxatuko ditu sasoiko dagoen eguzki mardul horrek. Eguratsaren hezetasuna modu onean dela, garden sumatuko dugu dotorezia areagotuaz. Penintsulan aurkituko den antizikloiaren efektua izango da giro bikain hau.
SEGURAKO UDALA , AGELDA KULTURALA
Goizerokoa, Irratsaioak 24 Eka 21 0
Abian da Segurako udalak atera duen “udan gozatu kultura” agenda kulturala. Herritar guztiei bideratutako agenda zabala. Udaleko kultur teknikari Josune Arondo eta kultur zinegotzia Egoitz Apaolaza izan ditugu estudioan.
SUSTATU
Goizerokoa, Irratsaioak 24 Eka 21 0
Sustatuko Luistxo Fernandezek, EAEn Covid ziurtagiria nola lortu izenpe elektronikorik gabe azaldu digu.
2021-06-24 EGURALDIA/JOXE LANDA
Eguraldia, Irratsaioak 24 Eka 21 0
San Juan goizak giro euritsu eta goibela ekarriko digu. Arratsaldean piskanaka atertzeko joera hartuko du eguraldiak.
2021-06-23 BIXI BIXI
Bixi-Bixi, Irratsaioak 24 Eka 21 0
Asteazken honetakoa aurtengo 35. izan da. San Joan bezpera eta azkena izanik festa giroan pasatu dugu ordu bete. Euskaraz ikasten ari diren bi lagun gurekin, Zerainen bizi den Eliana Lopez biologoa, mexikarra bera eta Berriztik etorriko den Dana Moya kubatar musikari-kantaria. “Urmuga Mendiak eta musika” ekimena ere aurkeztu dugu.
POTX ETA LOTX PAILAZOAK
Goizerokoa, Irratsaioak 23 Eka 21 0
Potx eta Lotx pailazoak diska berria kaleratzeaz gain, ikuskizun berria prestatu dute”kaleak bizirik” deiturikoa.
LAZKAO TXIKI BERTSO PAPER LEHIAKETA
Goizerokoa, Irratsaioak 23 Eka 21 0
abian jarri berri dugula Lazkao Txiki XXX. Bertsopaper Lehiaketa. Lehiaketaren oinarriak, epeak…Aitor Calvillok eman dizkigu.